Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 473

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 475

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 478

Warning: Cannot modify header information - headers already sent by (output started at /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php:473) in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/typo3/sysext/cms/tslib/class.tslib_fe.php on line 2898
"Missa de Nostra Dona" Capilla Peñaflorida-Ministriles de Marsias-Josep Cabré, zuzendaria
  • English
  • |
  • Euskera
  • |
  • Castellano
Diskaren informazioa
Izenburua:"Missa de Nostra Dona" Capilla Peñaflorida-Ministriles de Marsias-Josep Cabré, zuzendaria
Artista:Juan de Anchieta (ca.1462-1523)
Generoa:Aintzinako musika
Errefentzia:NB012
Urtea:2008
Testuak:anchieta_back_01.jpg

Entzun:
Flash is required!

Salve Sancta Parens

Juan de Anchieta (ca.1462-1523)
"Missa de Nostra Dona" Capilla Peñaflorida-Ministriles de Marsias-Josep Cabré, zuzendaria

Juan Antxieta musikagilea (Azpeitia, 1462—Azpeitia, 1523) Elisabet I.a Katolikoaren errege kaperako kantari (1489-1495), Joan printzearen kapera-maisu (1495-1497) eta, Elisabet hil ostean, 1504an, haren alaba Joana Eroaren kapilau eta kantari izan zen. Antxieta Flandesera abiatu zen, Joanaren segizioaren kide gisa, eta itzulerako bidaian, Ingalaterran ere izan zen (1506. urtea), Joanaren senar Filipe Ederraren kaperarekin batera. Juan Antxietarekin batera, ospe handiko musikagileak zeuden kapera hartan, Pierre de la Rue eta Alexander Agricola, besteak beste. 1519an Karlos V.aren adierazpen baten arabera, badakigu Antxietak urte horretan bertan utzi ziola Joanaren zerbitzura jarduteari, ordurako adinekoa baitzen; handik gutxira erretiratu zen, hain zuzen ere. Antxietaren lan asko agertu dira errepertorio franko-flamenkoan aberatsa den Segoviako Katedraleko eskuizkribu batean; horrek aditzera ematen digu, alde batetik, Antxieta nagusi zela garai hartako musika erlijiosoko espainiar musikagileen artean, eta beste aldetik, Filipe Ederraren kapera flamenkoarekin harremanetan hasi baino lehenagokoak direla Antxietak nazioartean zituen harremanak. Musikagile gisa hainbat lan idatzi zituen: hiru meza, bi magnificat, lau pasio, hamalau motete inguru (ez dago argi horietako batzuk harenak direnik) eta lau lan, gaztelaniaz.

Capilla Peñafloridak Juan Antxietaren Missa de Nostra Dona lanaren lehenengo grabazioa aurkezten du disko honetan, lan hori helarazi duen iturri bakarra abiaburu hartuta: Bartzelonako eskuizkribua, Kataluniako Liburutegia, M. 454, XVI. mende hasierakoa (Emilio Ros-Fábregas, arg.). Missa de Nostra Dona lan berezia da inondik ere, izan ere, mezaren betikoaren atal polifonikoez gainera (Kiriea, Gloria, Santua, Agnus Deia), Ama Birjinaren jaietarako mezari dagozkionak ere eransten ditu (Hasiera, Graduala, Aleluia, Ofertorioa eta Komunioa). Kredorik ez egoteak ez du esan nahi betikoa osatu gabe dagoenik, izan ere, igandetan edo zenbait jaiegunetan ospatzen ez diren mezatan ez baita errezatzen edo abesten otoitz hori. Missa de Nostra Dona lana osatzen duten mugimenduek ordena liturgiko honi jarraitzen diote: Introitoa (Salve Sancta parens); Kiriea (Rex virginum tropoarekin); Gloria (Spiritus et alme tropoarekin); Graduala (Benedicta et venerabilis, Virgo Dei genitrix bertsoarekin); Aleluia (Dulcis mater); Ofertorioa (Felix namque es); Santua (Pater per omnia tropoarekin); Agnus Deia; eta Komunioa (Beata viscera). Juan Antxietaren Misa de Nostra Dona lanaren grabazioan kantu gregorianoari dagozkion atal osagarriak ere sartuta daude (Rex virginum Kiriea, esaterako), Josep Cabrék, Capilla Peñafloridako zuzendariak, begiratutako Bartzelonako Katedraleko koru-liburu batetik hartuak.

Misa de Nostra Dona lanak transmisio-arazo interesgarri bat du, mugimenduetako batzuk, aipatutako Segoviako Katedralean ez ezik, Tarazonako eskuizkribuan ere agertzen baitira (Katedraleko Artxiboa, 2/3 Ms.). Kiriea eta Gloria Tarazonan daude (2/3), Kredoa duen Antxietari egotzitako meza baten parte gisa; meza horren beraren Santua eta Agnus Deia, aldiz, Pedro de Escobar musikagile portugesarenak dira (Porto, 1465–Évora, 1535. urtearen ondoren). Gorabehera hori bi gertaeraren ondorio izan liteke: edo Tarazona 2/3ko kopiatzaileak sakabanaturik zeuden mezaren Betikoaren mugimenduak bildu zituen, edo lan hori lankidetzan egin zuten Antxietak eta Escobarrek (biak aritu baitziren Errege-erregina Katolikoen musika-kaperetan). Antxieta/Escobarren meza hori, Missa Rex virginum izenaz ezaguna eta Higinio Anglések Tarazona 2/3n agertzen den bezala Espainiako Musikaren Monumentuak lanean argitaratua (I. alea, 35-46 or.), lehenago ere grabatu zuen Capilla Peñafloridak (CD K617178 / HM90). Segoviako eskuizkribuan meza horren Gloria eta Kredoa besterik ez daude, baina alderantzizko ordenan. Antxietaren lan osoen argitalpenean, Samuel Rubiok Kiriea, Gloria eta Kredoa Tarazona 2/3ko eskuizkribuaren arabera argitaratu zituen, eta horietatik bereiz, Bartzelona M. 454an agertzen den Salve sancta parens Hasiera argitaratu zuen, lanaren egilea zalantzan jartzen baita. Dena dela, begien bistakoa da Missa de Nostra Dona lanaren batasuna, Bartzelonan M. 454 agertzen den bezala, batez ere kontuan hartzen bada lan horren eskuizkribuan hirugarren lekua hartzen duela lau meza polifonikoz osatutako taldean, Antoine Brumel (Missa Sine nomine), Johannes Ockeghem (Missa Au travail suis) eta Antoine Busnoys-en (Missa L´homme armé) mezekin batera.

Antxietaren Salbea Misa de Nostra Dona lanaren ondo-ondoan agertzen da Bartzelona M. 454ko aurkibidean, nahiz eta eskuizkribuaren barrualdean ez dauden elkarren ondoz ondo kopiatuta. Horrek adierazten du aurkibidearen kopiatzaileak lotura liturgikoa egin nahi izan zuela bi lan horien artean, Andre Mariaren omenezko mezen amaieran ohikoa baitzen Salbea kantatzea, batez ere Mendekostetik abendu arteko garaian. Horregatik da egokia Antxietaren Salbearen grabazioan Bartzelona M. 454an (E. Ros-Fábregas argit.) agertzen den bertsioan sartzea. Bertsio hori Bartzelona M.681 eta Tarazona 2/3ko eskuizkribuetan agertzen denaren antzekoa da, baina aldaera batzuk ditu Sevilla 5-5-20 eskuizkribuko bertsioari buruz. Antxietaren Salbea aldi kronologiko zabala hartzen duten hainbat eskuizkributan agertzeak aditzera ematen digu lan horrek ospe handia izan zuela XVI. mendeko espainiar musika-kaperaren barruan. Garai hartako ohiko alternatimean txandakatu egiten dira kantu laua ahapaldi bakoitietan batetik, eta bestetik, Antxietaren polifonia ahapaldi bikoitietan.

Diskoa Antxietak herri hizkuntzan idatzitako lau lan ezagunekin osatzen da. Horiek guztiak Cancionero Musical de Palacio lanean daude  (Madril, Errege Liburutegia, II-1335) eta horietako hiru musika-tresnekin baino ez dira interpretatzen grabazio honetan. Harrigarria bada ere, lau lan horietako bi (Con amores, mi madre eta Dos ánades, madre), bosteko neurrian (bosteko konpas modernoan transkribatua) daude idatzita, eta hori ez da, inondik ere, ohikoa. Con amores, mi madre (4vv) Gabon kanta da, oso egitura soilekoa; baxua eta sopranoa paralelo mugitzen dira, hamarreko distantzian, eta koplak errepikaren lehenengo hiru konpasak errepikatzen ditu; hala eta guztiz ere, azentuen lekualdatzeak, etengabeko sinkopek eta bosteko konpas irregularrek sofistikazio erritmikoa ematen diote lanari, poemaren protagonistaren ametsak eta maite-jokoak adierazi nahian, beharbada. José Romeu Figuerasek dion bezala, Antxietak Dos ánades, madre lanean herri abestitxo baten doinua erabili zuen, ziur asko, nahiz eta ez ziren bi, hiru baizik, handik mende batera oraindik erabiltzen zen esapideko ahateak; Covarrubiasen arabera (Tesoro de la lengua castellana o española, 1611), “Pozik, lanaren nekea sentitu gabe, goazela adierazteko, Tres ánades, madre kantatzen goazela esaten da). Hainbat idazleren lanetan agertzen da “Tres ánades, madre kantatuz” esapidea, aurretik aipatutako helburu horrekin berarekin edo beste batekin, besteak beste, Mateo Alemán (Guzmán de Alfarache, 1599), Cervantes (La ilustre fregona, 1614), Quevedo (Cuento de cuentos, 1626) eta Calderón (Con quien vengo, vengo) idazleen lanetan. Bosteko konpasaren erritmo-gorabeherek zailtasunak sortzen dituzte interpretatzeko, eta zailtasun hori ez dator bat Tres ánades, madre abestuz egiten den jarduerari egozten zaion erraztasun eta kezkarik ezarekin. Donzella, Madre de Dios (3vv) lanak otoitz baten izaera du, Kristoren Pasioaren aurrean Andre Mariak sinesleen gidari eta bitarteko jardun dezan. En memoria d´Alixandre (4vv) erromantze bat da. Alde batetik, Turkiar Handiak Errege-erregina Katolikoei 1489an bidalitako mezua aipatzen da –bertan mehatxu egiten zen Palestinako kristauei esetsiko zitzaiela eta Leku Santuak suntsituko zirela, baldin eta Granadako gerra amaitzen ez bazen–, eta beste aldetik, Isabel eta Fernando Lur Santua konkistatzeko aukeratuta zeudela zioen herri sinesmena.

Juan Antxietaren musika ez da maiz interpretatzen, eta horrexegatik, grabazio hau aukera ezin hobea da Isabel I.aren eta haren alaba Joanaren gorteko hots-paisaiara hurbiltzeko, musika-kaperaren espainiar musikagile ospetsu eta adierazgarrienetako baten eskutik, hain zuzen ere.

Emilio Ros-Fábregas
Itzulpena: Rosseta Testu Zerbitzuak

 

 

 

“MISSA DE NOSTRA DONA”
Juan de Anchieta, ca. 1462-1523

1. “Con amores la mi madre” (instrumentala) (1)
2. Introitus: Salve Sancta Parens (2) Psalmus: Eructavit cor meum
3. Kyrie: Rex Virginum-Christe: Deus Patre-Kyrie: O Paraclite (2)
4. Gloria: Spiritus et alme (2)
5. Graduale: Benedicta et venerabilis (2) V.: Virgo Dei genitrix (2)
6. Alleluia: V.: Dulcis mater (2)
7. “Donsella madre de Dios” (1)
8. “En memoria d'Alixandre” (organoa) (1) (3)
9. Offertorium: Felix namque es (2)
10. Sanctus – Benedictus (2)
11. Agnus Dei (2)
12. Communio: Beata viscera (2)
13. “Dos ánades madre” (instrumentala) (1)
14. Salve Regina (2)

(1)  Samuel Rubioren transkripzioa
(2)  Emili Ros Fábregasen transkripzioa
(3)  Carlos García Bernalaren disminuzioak

 

"La interpretación reparte por igua dosis de rigor musicológico y brillantez, lo que confirma el buen estado de la agrupación coral vasca. Disco imprescindible para conocer a un músico capital en la historia de la música española"
(Eduardo Torrico CD Compact enero 2009/Disco Recomendado)

"JOYAS DISCOGRAFICAS (...) La Capilla Peñaflorida prosigue su extraordinaria labor de investigación y presentación discográfica de la música antigua vasca y de otras cercanas a ella (...) La dirección de Josep Cabré, buen conocedor de la música del lejano pasado, aporta verosimilitud a la interpretación antigua. Este nuevo acercamiento a la obra religiosa del gran maestro vasco muestra claramente que "la música española de la época es elegante y sonora" (Bermudo, 1549)"
(Karmelo Errekatxo Periódico Bilbao noviembre 2008)

"El conjunto Capilla Peñaflorida (...) tiene una inigualable experiencia en la interpretación de obras polifónicas del renacimiento y del temprano barroco y no digamos de las de Juan de Anchieta en particular. Sus habituales colaboradores Ministriles de Marsias desarrollan al mismo nivel el papel tan característico de la interpretación de la música sacra en España (corneta, chirimías, bajón y sacabuche) como complemento a los cantantes. A este paso NB va a acabar metiendo más goles que Zarra. Goles en cultura musical, que tan necesarios son en un país pendiente casi solamente de los otros"
(José Luis Fernandez. Scherzo noviembre 2008)

"Muy brillante la lectura de la Capilla Peñaflorida, con el excepcional refuerzo de los Ministriles de Marsias. Bajo la dirección de Josep Cabré, salvan sin problema la alternancia del canto llano y el órgano o polifónico: aciertan en lo dulce y elevado, así como en lo exultante, lo grave y más emotivo de los textos litúrgicos. Unos justos comentarios de Emilio Ros-Fábregas, autor de la Transcripción de la Misa, completan un disco imprescindible hoy por hoy. No podemos dejar de recordar a dos grandes musicólogos que llevaron la obra de Anchieta a todas partes y ya nos dejaron: Samuel Rubio y Dionisio Preciado"
(Andrés Ruiz Tarzona DIVERDI)

artistak
Artisten ordezkari lanetan, NBMusika euren agenda, promozioa eta, orobat, euren jarduera guztiez arduratzen da, eta jarduera hauek eskatzen dituzten burokrazia guztia ere bere gain hartzen ditu.
informazio gehiago
ekoizpenak
NBMusikak, bere proiektuak kudeatzeaz gain, bestelako ekitaldi, kontzertu, ziklo zein musikaldi antolatzeko edo, behar izanez gero, programazio-lanak egiteko egitura profesionala eskaintzen du.
informazio gehiago

© 2009 NBmusika. · Abisu Legala · Pribazitate politika · Kredituak