Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 473

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 475

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 478

Warning: Cannot modify header information - headers already sent by (output started at /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php:473) in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/typo3/sysext/cms/tslib/class.tslib_fe.php on line 2898
Korurako lan osoa II. KEA ahots taldea; Enrique azurza, zuzendaria
  • English
  • |
  • Euskera
  • |
  • Castellano
Diskaren informazioa
Izenburua:Korurako lan osoa II. KEA ahots taldea; Enrique azurza, zuzendaria
Artista:Javier Bello Portu (1920-2004)
Generoa:Musika korala
Errefentzia:NB019
Urtea:2009
Testuak:
Entzun:
Javier Bello Portu (1920-2004)
Korurako lan osoa II. KEA ahots taldea; Enrique azurza, zuzendaria

Javier Bello-Porturen koru musikak bi isuri nagusi ditu: lehenak sormen herrikoiko obrak biltzen ditu eta bigarrenak, berriz, melodia herrikoien elaborazioak. Hedapen tradizionala marrazketa ulergarri eta trazaketa ongi mugatutako hedapen tradizionala hartzen duen konpasaketa mintzoa orden tonalean zabaltzen da eta bultzamen melodiko batetik sorturiko hastapenei segitzen die. Goiko ahotsa nagusitzen da besteen gain, eta bada erritmo bakarreko ehunketak betetasunaz, ustegabeko koloreez eta soinuketa “inpresionistez” gozatzen den praxi armoniko funtzional bat.

Tolosako Aste Sainduaren manifestapen liturgikoen zeinupean sortzen dira bere lehen konposaketa originalak, bertsio latinoko textu biblikoen oinarriturik. O vos omnes (1937) “Lamentazioak” liburutik datoz, bertan saiatzen delarik Jainkogandik urrutasunetik sorturiko pairamena deskribatzen. Bello-Portuk birsortzen du “erresponsorio larria”ren estiloa, hiru zatiko polifonia homofoniko batean, binaka eta hirunakako erritmoak biltzen dituelarik zuhurtasun adierazgarriko kontextuan, Miserere (1946) salmo penitentziala bezala, beronetan pekatari damutuaren egoera agertzen delarik, Jainkoaren miserikordiaren teologia azalduz, bestaldetik. Miserereak fabordoiaren egitura dakar: baita errizitatu moduko bat, bertso bakoitzak akorde bakarrari eusten dio, berau artikulatuz doalarik bere azken silabetan kadentzia erdi iheskor batean eta ondoren kadentzia perfektu batean agerpen laburreko hiru zatiko kontrapuntuan. Musika bera aplikatzen zaie kantu gregoriarrarekin partekatzen diren estrofei.

Ave Maria (1949) organu laguntzarekin egindakoak osatzen du erlijiozko konposaketen multzoa. Konpositoreak otoitz ezagu honen zatiak agertzen ditu imitazio kanoniak zabalduz aingeruaren agurrarako eta erritmo bakarreko testurak “Benedicta Tu” laudorioko hitzetarako; modu nagusia darabil, berriz, “Sancta Maria”ren inbokaziorako. Oso efektu adierazkorrekoa dugu “Amen” errepikapena dakarren koda.

Inspiraketa “profanoa”k dakar beste erregistro adierazkorrerako zabalduria, hala nola A mi flor (1947) baliatzen delarik Federico de Zavalaren (1916-1993) poema labur baten lirismo laburraz. Gauza bera da gai herrikoietan oinarrituriko lehen kantu sorta batean.

Konpositorearen abiapuntua oso bestelakoa da kantu herrikoien adaptazioetan eta konposaketa originalen kasuan, beraietan melodia bat bere textuarekin lehenagotik dagoelako. Hortaz, konpositorea zentratzen da armonia, erritmo eta testurak sortzen dituen konposaketan, eta gai folklorikoa naturalketa librean enkaratzen du, “itzulpen” literalak kantuaren “dramatizazioa”ri bidea ematen diolarik azpitextu poetikoeten birsorketa eta hedapenean oinarriturik. Horregatik sartzen ditu abiadura melodikoan berak asmaturiko glosa eta interludio musikalak. Episodio horiek maiz agertzen dira funtzio eraikigarrian egitura hirukoitza baten erdiko atala bezala. Hala ikusten dugu A Belén (1942), Lastosko Zubiya (1946) eta Carta del Rey (1950) konposaketetan. Lehena artzaien adorazioaren gaiaz baturiko bi billantzikok osatzen dute; lehenak tituloa ematen dio obrari, eta bigarrena “¡Pastores venid!” kontrasteko erdiko atalarako delarik. Lastosko Zubiya lan tematiko interesgarria dakar erdiko partean, oso bestelakoa da data berean Jesús Guridik “Diez melodías vascas”en azkenean konposaturikoa. Estilo berean, Carta del Rey-k kolore itzaltsu eta adierazgarriak dakartzan gorako sekuentzia agertzen du, haur doinuaren egitura irekiarekin kontrastea eginez. Kontutan hartzekoa da Bello-Portuk ez diela Oraneko neskatoei gutuna zuzentzen, baizik eta Oráaren neskatoei, Marcelino Oráa y Lecumberri (1788-1851) Frantsesadan eta gero Lehen Karlistadan nabarmenduriko militar nafarrarren aipamen garbia eginez.

Osagarri modalez eta gero eta arinago den birfinezia armonikoaz nabarmenduz doan bere mintzo konpositiboan inflexio puntua markatzen dituen bi konposaketa originalak Llanto por Martín Zalacain de Urbía (1952) eta Soule (1953) ditugu.

Lehenbizikoaren musika eta testua konpositorearen biografia pertsonalaren esperientzia batetik sortzen dira, emozioz beterik aurkitzen duelarik Zaroko herrira doan bidea, hango hilerrian lurperatu baitzen Pío Barojaren “Zalacaín el aventurero” nobelaren protagonista. Bello-Porturen arabera, konposaketa pertsonaia horren “parafrasia” da.

Ezkil doinu batek (Barojaren testuaren oihartzuna: “noibehinka aditzen da erlojuaren mailua, heriotz moteldu, itzalduaren ahotsa, haranean oihartzun tristea duelarik”) “deitoramendu bat bezala” ahoskaturiko preludio zabaltzen du. Ahots solista batek lasaitasun egonkorraren melodia kantatzen du, “aho itxitaz” koruko soli-ek sorturiko laguntzarekin. Armonia modalak daramate doinutasun atmosferiko irreal bat, argizko laino baten moduan musika bilduta. Preludioaren errepikapenaren ondotik, koru osoak berriro hartzen du melodia baina armonia ezberdin batekin. Ondarrean, preludioaren zati batek sostengatzen du doluminezko negarra kontsolagabeko sehaska kanta bilakatzea. Tinbrearen semantika enkaratzen du honetan Bello-Portuk, piano dinamina orokorrean eta trinkoeran jokoan ikusten delarik, baita bereziki amaiera irekiaren murmurioan, urrunean, espejismo baten antzeran zentzu misteriotsu baten bilaketa adieraziz.

Soule-ren testua “Adios ene maitia” kantu tradizionalaren bigarren estrofatik dator. Aipamen bat agertzen da despedidako hitzetan, maitalea abandonatzen duenak esandakoetan, beronek mordoilaturiko komentarioarekin nahasita. Testuen aldiberekotasuna azpimarkatzen da gorako portamenti-ekin, eszena bera eliptikoeki konfiguratuz. Hasten da gero trazaketa armonikoa, diatonikoa, epela eta mingotsa, matiaren adioa konprenitzen ez duenaren amodiozko sentimendua agertaraziz. Arnas liriko zabaleko fraseek adierazten dute amodioren konfirmaketa. Baina maitearen urruneko azken agurrak azpimarkatzen du bueltarik gabeko hausdura. Fatum hori ezin zen “konposaketa segitua” (durchkomponiert) ez den planteaketa formalean isuri. Oroimen sakon baten gogorapenak ito nahi balitu bezala, konpositoreak badakar gero koda bat, pastoral zuberotarrak amaitzeko puntadan duten errezitatu oihulari eta monotonoa birsortuta. Errezitatibo-aria eskema klasikoa apurtzen duen “Azken pheredikia” horretan artzen dira gertatuaren lekua eta denbora: ihauteriko asteartea Atarratzen.

Konpositorea baliatzen da “La fuente pensativa” Juan Ramón Jiménezen liburuko bertsoaz Canción de invierno (1957) sortze arren. Bertan harritzen da linealketa eza edo poemaren etengabeko itzulera eta paisaia quiai recitativi-en alternantzia musikan datzan lelo bariatuarekin, baita unisonaren adieraztasun eraginkorra eta bosgarren “hutsak” hirugarren parastrofarako, hain ezberdina baita besteekiko (“No tengo pájaros en jaulas”). Poema osoa ahotsezko estimulo baten inguruan eraikitzen da, txori ikustezinen kantua alegia, Bello-Porturi ezin esanezko doinuak iradokitzen dion entzumenezko irudia.

Canción de invierno horren talante estetizista agertzen da halaber Berceuse de Reparacea (1957) konposaketan. Menturaz melodia tradizional horren itxura aristokratikok bultzatu zuen konpositorea Erreparatzeko jauregian kokatzera, XVIII mendeko amaieran Oieregin, “Baztan ertzean” eraikitakoan. Hitzezko errepikapenen magia xarmangarria, loa inbokatzen duena, erreflejatzen da lehen frasean akorden testura efektu hauskorrean, eta ametsezko oihartzunez josiriko ezkil jotze sinkopatuetan. Dominanteko armonia alboratzen da eta kadentzia guztiak amatatzen dira eguraldi magikoa sortzen arrean, bertan erremediorik gabe murgildurik sentitzen garela.

Nere amak baleki eta Agur Euskalerriari (1954) abestietan gauzatzen da kantu tradizionalei dedikazioa, bertan José Mª Iparraguirreren bi kantu bertsionatzen ditu emakumezko ahotsentzat: lehen ere ahots mixtuentzat moldatua Un Homenaje a Iparraguirre konposaketan. Nere amak baleki kantuan badakartza orain aldaera melodiko batzuk baita kolore armoniko berriak, era berean kantua enmarkatzen da “ahoa itxita” pasaje iradokigarri batekin.

Eguerria! (1955) bi zati garbiki ezberdinek osatzen dute. Lehena, lau ahotserako idatzita, Bello-Porturen musika originala da, Pío Barojak bere “La leyenda de Juan de Alzate”n aipaturiko billantziko tradizionalean oinarriturik:

Ay! Au egunen
Zoragarriya
Au alegriya
Pechuan
Jartzac guerrico
Josi berriya
Chapel garbiya
Buruan
Capoy parea
Escuan
Onlako gaba
Santuan

Konpositoreak alboratzen ditu “doinu” erlijiosorik gabeko bertsoak, testuan sinpatiaz sartzen baditu ere Anton eta Peru artzaiak (beste billantziko herrikoi baten protagonistak). Horrela armonitzatzen du Eguberriaren lehen aipamena eta bigarren zatiko inguru kontenplatiboa, bertan biltzen baitu “Oi Betleem!” Euskalerrian laketu billantziko frantsesa.

Gero, ia hogei eta hamar urtez, eten egiten da bere dedikazioa koru konposaketari. Konposaketa original batek hausten du itxaron denboraldi hori:

No lloréis mis ojos (1975), kontu horretarako konpositoreak selekzionatzen ditu Finarda artzaiak Lope de Vegaren “Pastores de Belén” billantzikoaren bertso batzuk. Testuak biltzen ditu haur doinua eta misterio teologikoa ingurugiro xamur eta xaloa. Bello-Portuk erakitzen du filigrana formal bat adierazpeneko abisuz jositakoa: dolce, “sentituriko xalotasunez”, “ezegonkor xamar”, “intentsitatez eta emozioz”, “trankil eta suplikagarria”, “sentituz eta harrekerigabekoa”.

Gertaera tragiko bat, Anthon Ayestaránen heriotza auto istripuan 1986ko abenduak 22an, 47 urtetan, Bello-Porturen sormenaren azken etaparen abiapuntua da. Bere laguna, orduan Donostiako Orfeoiaren zuzendari zenaren memorioz egindako complainte, alegia Garat-Anthon Ayestarán (1987). Tituluak berak Bordeleko tenorea Pierre Jean Garat (1762-1823) historiografia erromantikoak sortzez euskaldundutakoa eta Anthon Ayestarán, bere ere tenorea, panegiriko batean biltzen ditu. Asoziazio hori badager Bello-Portuk aukeratu testuaren eta Garaten arteko loturan. Delako testua, Charles Philippe Henri Louis, Belzunceko bizkonteari (1796-1872) leporaturiko “Xarmangarria” izeneko kantu batetik dator, Garati, berriz, egitura musikala suposatzen zaiolarik “Airs basques” bilduman, Pascal Lamazou 1869an publikatutakoan.

Konposaketa bi zati ezberdinetan egituratzen da. Lehena hilezko epitafioa da, pedal luzeek ustegabeko kadentzian amaitzen den melodia formal bat sostengatzen dutenekoan. Bigarren zatia mugituagoa delarik, konpositorearen testuak kontatzen du Baioan izandako berriaren ezaguera (bertan Bello-Portu “Choeur du Pays Basque” zuzendaria zenean) “Garaten ondokoen” samindura eta homenaldia adieraziz. Dinamiken jokoa trinkotu egiten da oposaturiko muturretan, harrizko sonoritateko ff batetik kodako ppppp hipersentikorra pasatzen delarik. Adioetarako gordeturiko tarte hori beste dimentsio batera badoa, ahotsaren semantika isiltasunaren kantu barrenkoia erreflejatzeko gauza den ahots batekin nahastuko balitz bezala.

90 hamarkadako obren analisitik ondora liteke Bello-Porturen dinamika sortzaileak, hain emangarria izanik, adierazpen bideen zabalkundean aurkitzen duela bere bultzada nagusia. Disonantziaren presentzia nabariagoa eta parametro erritmikoen hedapen ageriagoa begi bistakoak izanik ere, errekurtso “energetiko” eta konbentzional horien erabilpenak ez du trabatzen abstrazio eta gogorapen metakonpositibozko prozesua, hala badager honakoetan: Don Miguel de Unamuno: Tres sonetos (1996) eta Dos fábulas de Félix Mª Samaniego (1997).

Erraztasun musikala, inguru mugatua, joskera erritmikoa, puska melodiko beraren errepikapena, eta izen txikiko ahotsaren ekargarritasuna, horra Buba ñiñaño (1991) sehaska kantaren ezaugarriak, hain justu eskalako zazpi notekin emandako azken akordean Bello-Portuk eternitatezko amets aldera hedatutako sonoritate enigmatiko bilakatzen dituenak.

Donostiaco damachoac (1992) melodia herrikoiaren traskripzioa, Delphin Alard biolinistak (1815-1888) lehen aipaturiko Pascal Lamazouren “Airs Basques” kuadernoarentzat egindakoa, adaptatzen du Bello-Portuk, Alarden ritornello istrumentalaren glosa batekin, Donostiako damatxoak ihauterietan kokatzen dituen testu batez jantzirik.

Amodiozko emozioaren malkoak agertzen dira Ostiraletan duzu (1992) bertsoetan. Konpositoreak nostalgia giroa indartzen du estrofa popular bakoitzaren ostean glosa original bat erantsiz. Halaber antolatzen du testura estratifikatu bat, tenoreetan beta erritmiko bat daukana, hiru kortxeako moldea temoski errepikatuaz.

Plainte de la jeune châtelaine (1992) ispiratzen da Atarratzeko palazianoaren balada ospetsuan. Bello-Portuk poema hunkigarriaren hiru estrofa aukeratzen ditu eta sekuentzia narratiboa mudatzen. Preludioak aurreratzen du Atarratzek eskilen errepikapena, sonoritate larri eta biziak obraren espazio osoan oihartzun eginda melodia herrikoiaren sostengu bakarra bezala. Lehen estrofak kontatzen du Atarratzeko jaunaren bi alabetariko baten ezkon errekeritzia Hungriako erregeren aldetik. Konpositorea baladaren amaierara pasatzen da gero, bertan deskribatzen da saindutzat harturiko gaztearen heriotzaren dolua, berari bere ahizpa Clararen izena ezartzen zaiolarik. Autoreak dio “kortejoak desfile baten antzera izan behar du, elegantziaz, erritmoz eta ebokazioaz beterik”. Azken estrofak alabak aitari esandako erreprotxea ezkontzeagatik —saltzeagatik— bere permisionerik gabe. Bello-Portuk honela esplikatzen du haren izakera: “Gazteluko alabaren negar zotin eutsia izango da; baxuek ama gogoratuko dute, beronek ez baitzuen alabaren ateratzea baimenduko. Ohar bedi <Aitak> erreprotxeak direla, eta <Amak>, berriz, esperantzazko eskaera…” Musika aienatzen da deitoramendu eta ezkil oihartzun urrun bat bezala.

Bere azken obra, Dos fábulas de Félix María Samaniego: Las moscas, La Serpiente y la Lima (1997), Bergarako Orfeoiaren 75 urteurrenarako idatzitako konposaketa da. Horregatik Félix María Samaniegoren (1745-1801) “Fábulas en verso castellano para el uso del Real Seminario Vascongado” lehen liburutik bi fabula aukeratzen ditu. Samaniego izan zen bere osaba Javier María de Munibek 1764an fundaturiko eta Bergarako Seminarioarekin loturiko Real Sociedad Vascongadako kidea zen. “Konposizio lotua”ren planteaketa, fabulen hedapen linealetik datorrena dagokio narrazio eta moralejako zati ezberdinen musika bereiztuari. Diskurtso konpositiboa abstraktu eta lakoniakoagoa da. Konpositoreak ez du testua hartzen irakasteko asmotan, baizik eta giza ahuleziak onartzen eta ulertzen dituen ironia batekin.

Javier Bello-Porturen obraren ikerketa sakonetik ondoriatzen da bere koru musikaren sedukzio boterearen giltzetariko bat konpositorek sentituriko emozioan eta atseginean datzala. Sentimendu horiek lan tekniko exigente batek eta izpiritu argi baten gogorapenak elikaturiko irudipenak sostengatzen dituzte. Dudarik gabe obra hauen entzunketak ondorio bera ekarriko du. Musika ezinago pertsonala ohiko errepertorioan leku pribilegiatu bat merezi duena, hala nola haren adiskidantzaz gozatu eta haren irakaskintzaz aberastu genuenon gogoan dagoen bezala.

Alejandro Zabala

(Eduardo Gil Berak euskaratua)

 

 

-Tres canciones sentimentales:
         Ostiraletan duzu
         Berzeuse de Reparazea
         Plainte de la jeune châtelaine
-Tres canciones alegres:
         Donostiaco damachoac
         Buba ñiñaño
         Lastosko zubiya
-Pays Basque:
         Soule
         Llanto por Martín Zalacaín de Urbía
         Garat Anthon Ayestarán
-Tres canciones nostálgicas:
         A Belén
         A mi amor
         Carta del rey
-Dos fábulas de Felix María de Samaniego
         Las moscas
         La serpiente y la lima
-Eguerria
-Nere amak baleki
-No lloréis is ojos
-Canción de invierno
-O vos omnes
-Ave Maria
-Miserere

 


        

Kritikarik ez dago

artistak
Artisten ordezkari lanetan, NBMusika euren agenda, promozioa eta, orobat, euren jarduera guztiez arduratzen da, eta jarduera hauek eskatzen dituzten burokrazia guztia ere bere gain hartzen ditu.
informazio gehiago
ekoizpenak
NBMusikak, bere proiektuak kudeatzeaz gain, bestelako ekitaldi, kontzertu, ziklo zein musikaldi antolatzeko edo, behar izanez gero, programazio-lanak egiteko egitura profesionala eskaintzen du.
informazio gehiago

© 2009 NBmusika. · Abisu Legala · Pribazitate politika · Kredituak