Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 473

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 475

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 478

Warning: Cannot modify header information - headers already sent by (output started at /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php:473) in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/typo3/sysext/cms/tslib/class.tslib_fe.php on line 2898
DONOSTIA; Ochote Ozenki; José Ignacio Hurtado, zuzendaria
  • English
  • |
  • Euskera
  • |
  • Castellano
Diskaren informazioa
Izenburua:DONOSTIA; Ochote Ozenki; José Ignacio Hurtado, zuzendaria
Artista:Ochote Ozenki
Generoa:Musika korala
Errefentzia:NB018
Urtea:2009
Testuak:
Entzun:
Ochote Ozenki
DONOSTIA; Ochote Ozenki; José Ignacio Hurtado, zuzendaria

Bi dira Ozenki Zortzikotea erregistro hau egitera bultzatu gaituen arrazoi nagusiak. Lehena, musika koralaren gaur egungo mundu zail honetan 25 urte bete izana etenik izan ez dugun jardunean, zortzikotea oso diziplina konplikatua dela kontuan hartuta gainera. Izan ere, taldeko ki- deen arteko adiskidetasun mina eta arte zaletasun izugarria, kasu honetan musika koralarekikoa, dira zalantzarik gabe gure zeregin honetan jarraitzea eragiten digutenak; pozik egoteko moduko lor- penak alegia, bai artearen alorrean bai musikare- nean, eta ohikoa ez den errepertorioa iraunarazi eta hedarazteak ere ematen diguna. Bigarren arrazoia, eta garrantzizkoena beharbada, Donostiari omenaldi egitea izan da, guztiok bihot- zean daramagun hiria baita. Ugariak izan dira euskal konpositoreak eta atze- rrikoak euren partituretan hiri honen edertasuna, besarkatzen duen itsasoa eta bertako giroa jaso nahi izan dutenak. Hala, saialdi xume hau jasota gera dadila urrutian egonda euren jaioterria edo harrera egin zien herria ahaztu ez zuten konpositoreei egin nahi izan diegun gorazarretzat.

Obrak eta euren egileak

Pablo Sorozabal (1897-1988)
1. ¡Ay tierra vasca! 8. Celos de la pura brisa 9. Maite
Pablo Sorozabal (Donostia 1897-1988) ko- ralekoa baino zartzuelako errepertorioa landu izanagatik egin zen ezagunago. Baina ospea eta loria «Katiuska», «La del manojo de rosas» eta «La tabernera del puerto» emakumezko hiru pertsonaiek eman bazioten ere, ez zuen inoiz ahaztuta bere Donostia kuttuna. Donostiako Arte Eder Akademian hasi zituen musika ikasketak. 1914an Gran Casino Orkes- tran sartu zen, bere biolin irakaslea, Alfredo Larrocha, zuzendari zenekoan. Harmonia eta konposizioa Beltrán Pagolarekin ikasi zituen eta 1920an Leipzigera joan zen, S. Kreilekin kon- trapuntua eta H. Sittekin orkestra zuzendaritza ikastera. «Maite» eta “Celos de la pura brisa” izeneko habanera, 1940. urtearen inguruan konposa- tuak, “Jai Alai” euskal giroko pelikulan entzun daitezke. Bertan, Bocheros taldeak parte hartuzuen eta haientzat konposatu zuen “Maite” abesti ospetsua. Bigarren obraren moldaketa ezagun batek, beste letra bat duenak, famatu bihurtu zuen Donostian “Habanera del Guría” izenaz, interpretatu ohi zen kafetegiaren izena, alegia. “Ay tierra vasca” hiru ahots baxu eta pianorako 1956an idatzi zuen obra da, eta hainbesteko arrakasta izan zuenez beste bertsio batzuk egi- tera bultzatu zuela horrek. 1963koa da ezagu- nena, ahots mistoen kororako eta orkestrarako, Nemesio Etxanizen euskarazko testuarekin, eta “Euskalerria” izenpean moldatua.

Raimundo Sarriegui (1838-1913)
2. Festara! 4. Beti Maite
Donostian, abuztuaren 14ko gaueko 12etan, Ama Birjinaren egunaren bezperan, Donostiako Aste Nagusiko ospakizunen erdian, Gaztelubide elkarteko koralak huts egin gabe abesten du urtero «Festara» kanta bere egoitzaren aurrean. Raimundo Sarrieguik (1838-1913) festako pregoi izateko konposatutako lan honek bikainki laburbiltzen du sentimendu «koxkeroa». Bestal- de, Sarrieguik Donostiako martxa ezagun eta guztiok maite duguna konposatu zuen eta bere garaian sortu berria zen orfeoi mugimenduari korurako obra ederrak eskaini izan zizkion, tokiko kutsua dutenak. Koru, banda eta txistulariekin izan zuen lankidetza etengabea izan zen bere sorlekuko jaietan. Beste adibide bat bere «Beti maite» da, gure zortzikotearen omenaldia eta donostiarrek duen erritmoa bitarteko dela berenganatua.

Pedro Ugalde (1906-1994)
3. Parte vieja 6. San Sebastián
Pedro Ugalde donostiarraren obretatik bi hau- tatu ditugu. Irunen bizi zela, haur zenetik jotzen zuen pianoa. Ondoren, Donostiara itzuli zenean, los Angeles eskolan jarraitu zituen ikasketak eta bertako abesbatzan sartu zen. Bere bizitzan profesionalki beste norabide bat hartu behar izan bazuen ere, hark zuen zaletasun handiak bultzatuta bi opera bufo konposatu zituen: «Il latrone» eta «Faranduleros», Zarautz, Honda- rribia eta, nola ez ba, bere Donostia maiteari eskainitako bolero, txotis, kalejira eta abesti ugariez gain. Miguel Vidaurre (Diario Vasco 1986/8/11) kritikariaren hitzetan «San Sebastián» boleroa Santanderri eskainitako bat irratian entzutean bururatu zitzaion berez. Teklatuaren aurrean zela tarte labur batez pentsatzen aritu ondoren sortzen joan zen «San Sebastián no hay más que uno en el mundo...». Ezagun batzuk Ana María Gonzálezi eskaini zioten, Mexikoko ahots argiari alegia, eta Donostiako Tenis-ean estreinatu zen, eta horrek eman zion abestiari merezitako arrakasta. Izan ere, etengabe jartzen zuten irratian eta diskoak berehala agortu ziren aureneko edizioan. Dena den, laster geratu zen ahanzturan eta horrexegatik berreskuratu nahi izan dugu OZENKI Zortzikoteak. Abesti gutxi dira “Parte Vieja Donostiarra” bezain modu zehatz eta goxoan gure txoko donos- tiarra deskribatzen dutenak. Habanera izateko taxutua, bai testua bai musika Perico Ugaldek idatzi eta konposatu zituen. Berak editatu zuen 1951n, eta oraindik ere donostiar askok gogoan dute letra eta abesten dute hortzartean.

José Mª Iparragirre (1820-1881)
5. Ume eder bat
Gure folkloreko obra gutxi batzuek bakarrik laburbiltzen dute José Ma Iparragirre (1820- 1881) koblarariaren «Ume eder bat» abestiak bezain ondo musikak ezaugarri dituen fintasuna eta edertasuna. «Nere Maitiarentzat» izena zuen bere jatorrizko bertsioan, baina erregistro hone- tan eskainitako bertsioa Jose Juan Santesteba- nen (1809-1884) harmonizazioan oinarritu da, ahots eta pianorako bertsioaren oso antzekoa bada ere. José Juan, «maishuba» izenez ezagun, Gi- puzkoako mugimendu koralaren aitzindari dela esan daiteke. Izan ere, hark sortu zuen 1865ean «Orfeón Easonense» abesbatza, gure oraingo Orfeoi Donostiarraren sorburua.

Francisco Madina (1907-1972)
7. Iru damatxo
Aita Madina oñatiarra egile entzutetsua da, Ozenki Zortzikoteak hedatzera emandakoa, gure aurreneko CDa hari eskaini baikenion 1996an. Nazioartean proiekzio handia izan zuen musikari honek, Argentinan eta Estatu Batuetan batez ere. Buenos Airesko Lagun Onak abesbatzaren bultzatzailea izan zen bera eta inoiz ez zion utzi errepertorio korala konposatzeari. Izan ere, bere obra ugari Oñatiko Irrintzi zortzikoteari eskaini- takoak dira, sorburuetatik bultzatu eta babestu izan zuen taldeari, alegia. “Iru damatxo” abesti ezagunean oinarrituta dago eta Madinaren sortze-bokazioaren emaitza da kontzertuetarako obren errepertorioaren barruan, aipatzekoa izanik gure herrialde osoan antolatu ohi ziren zortzikoteen lehiaketen urrezko aroa ezagutu izan zuela hark. Dinamika aldaketa bortitzak, harmonia soinudunak eta kontrapuntu arina dira bere obraren ezaugarrietako batzuk.

José Olaizola (1883-1969)
10. Donostia
José Olaizola Hernanin jaio zen 1883an. 8 urte zituela hasi zituen musika ikasketak Hernaniko organista Manuel Cendoyarekin. Ondoren, har- monia, kontrapuntua, konposizioa, organoa eta ahots-taldea ikasi zituen Donostiako Arte Eder Akademian. Bustinduy, Echeverría, Luzuriaga eta Secundino Esnaolarekin batera “Sociedad Coral” antolatu zuen, ondoren Orfeoi Donos- tiarra izango zena. 1906an Donostiako Santa Maria elizako organista postua lortu zuen, José Antonio Santestebanen ordezkoa hartuz. Euskal Herriko Txistularien Elkartearen sorkuntzan parte hartu zuen eta urte batzuk eman zituen bere txistulari alardeen zuzendari lanean.Donostiako Udaleko zinegotzi izan zen bi alditan, euskaltzain urgazle, baita antzezlanen egile ere: “Bigar arte? Ja, ja”, “Markesaren alaba”, “Bizi modu berria” eta “Antziñako legiak”, besteren artean. 1964ko Aste Santuan Olaizola familiak udaldia Zarautzen igarotzea erabaki zuen. Bertan, konpositorea eta «Oleskariak» abesbatzako kideak oso lagun egin ziren, Donostian izandako zortzikote lehiaketa batean lehendik ezagutu izan zituelarik. Egun batean, abesbatzako zuzendari Imanol Urbietarekin eta Paxo Olazabal baxu bakarlariarekin bazkaldu zuen. Ondoren, jatetxe- ko pianoan abesti batzuk jotzen aritu ziren. Izan ere, musika saio hura inspirazio iturri izan zen Joserentzat «Donosti» konposatzeko. “Donosti”, musikari buruzko ikusmolde tradizionaletik urrun, garaiko joera musikal berrietara hurbiltzeko saio interesgarritzat har daiteke.

Ricardo Sabadie (1926-)
11. Txuri urdin
Ba al da donostiar edo gipuzkoarrik Real Sociedad futbol taldearen himnoa ezagutzen ez duenik edo noizbait abestu ez duenik? Dena den, baliteke askok himnoaren egilearen izena gogoan ez izatea. Ricardo Sabadie donostiarra, 1926an jaioa, tiplea izan zen Gipuzkoako hiriburuko Artzain Onaren elizan, eta harmonia eta konposizioa ika- si zituen Francisco Escudero irakaslearekin. Bi- ziki maite zuen bere hiria, eta Real Sociedad-en jarraitzaile zenez, hirurogeita hamarreko urteetan himno hau konposatu zuen futbol taldearentzat, jatorriz ahots, txistu eta atabalerako biribilke- ta. Konposizioari dagokionez, gailenagoak izan diren obren egile izan zen, horien artean: «Concierto para piano y orquesta» edo «Suite en miniatura», azken hau Ramón Usandizagak estreinatua. Hala eta guztiz ere, himno hau da oraindik ere bere obrarik ezagunena eta maiteena. Gure zuzendari Joseba Hurtadok ahots baxuen- tzako abesbatzarako moldatua, jarraitzaile garen gure futbol taldearen omenez barne hartu dugu bere mendeurrenean, haiengan kemena eta adorea piztuko dituelakoan.

César Fuentecilla
12. San Sebastián
Oso gutxi daude XX. mendearen hasierako César Fuentecilla konpositorearen biografiari buruz. Orfeoi Donostiarraren kontzertu zikloan kolaboratzaile izan zen, eta zenbait lieder, obra erlijioso eta profano konposatu zituen, J. Schmoll argitaletxe donostiarrak editatuak. José León Urreta musika kritikariaren lagun, 1945ean liburuxka eder bat argitara atera zuen, “Apoteg- mas” izenekoa. “San Sebastián” obrak ere badu kutsu labur eta esakunetsu hori. Hasiera martzial eta bizitasun handikoaren ondoren, gai lirikoago bat, haba- nerei zuzendutako keinu bat obra garatu ahala, eta, amaitzeko, testu burubero xamarra eta bozkariozkoa.

Jesús Guridi (1886-1961)
13. Boga Boga 14. El día de las regatas
Guridi 1886an jaio zen Gasteizen eta Madrilen egin zituen bere aurreneko musika ikasketak. Ondoren, Bilbon jarraitu zuen musika pres- takuntza Sainz Basaberekin eta gerora Parisen Schola Cantorum-en, Vincent d’Indyrekin, Bruselan, Joseph Jongenekin, eta Kolonian, Otto Neitzelekin. 1912az geroztik Bilboko Koral Elkartearen zuzendari izan zen eta karrera bikai- nari ekin zion konpositore gisa, era guztietako generoak landuz: musika erlijiosoa, abesbatza eta organorako musika, ganbera musika (bi hari-koarteto), sinfonikoa (Sinfonía Pirenaica, Homenaje a Walt Disney), lirikoa (Mirentxu, Amaya, El Caserío, Mari-Eli, Peñamariana...), zinemarako musika eta abar. 1939an Madrilera joan zen bizitzera, baina inoiz ere ez zuen ahaztu Donostia, bertan egonaldi luzeak egin baitzituen «Mirentxu» etxean, Aiete auzoan. Itsasaldeko kutsua darien bi obra, “El día de las regatas” eta “Boga boga” dira diska honetan. Lehena, giro koxkeroa jasotzen duen benetako istorioa da eta Bocheros taldeak estreinatu zuen Amerikan Donostiako irudia zeramala eta ber- tako Casa Columbia etxeak 1961ean grabatua. Ekarpen urria egin diezaiokegu “Boga Boga”-ri, Aita Donostiak 1942an jasotako melodia eza- gunari Amantzi Urriolabeitiaren ahotik,“Barkora, mariñelak” izenarekin. Azken honek haurtzaroan ikasi zuen abestia Lekeition, José Etxeberriaren eskolan, 1887. urtearen aurretik. Guridiren moldaketa bertsio berri bat da, beste harmonia eta dinamika batzuk eskaintzen dituena.

OZENKI ZORTZIKOTEA

OZENKI Zortzikote donostiarra 1983an sortu zen, eta urte hartako Euskal Jaietan eskaini zuen bere aurreneko emanaldia, Konstituzio plazan antolatutako zortzikote jaialdi batean. 2008an OZENKI Zortzikoteak zilarrezko ezteiak ospatu zituen. 25 urte izan dira etenik gabe euskal musika koralean eman dituenak, zortziko- teen abesti tradizionaletan murgilduta. Denbora horretan abesbatzen jaialdi garrantzitsuetan ordezkatu du Donostia OZENKI zortzikoteak: Vilanova i la Geltrú, Aranda de Duero, Borja, La Couronne(Frantzia), Omis (Kroazia)... Nabar- mentzekoa da gainera aldiroaldiro Cambó-les- Bains, Iruña, Bordele eta Portugaleten ospatzen diren zortzikote jaialdietan izan ohi duen parte-hartzea. OZENKIk hainbat eta hainbat kontzertu eman izan ditu Gipuzkoaosoan, bai Abesbatza Jaial- dietan bai Musika Jardunaldietan (Pasaia, Oñati, Zumaia, Zumarraga, Billabona...), ospakizun ekitaldietan (Oñatin, Aita Madinaren urteurre- nean; Tolosako Abesbatza Federazioaren 25. urteurrenean) baita herriko jaietan ere (Deba, Legorreta, Errenteria...). Bestalde, kontzertu iruzkinduen “Kontzertiz” programan behin baino gehiagotan parte hartu izan duen zortzikote bakarra izan da, eta horietan aurkeztu izan ditu obra hauek: “Ochote y música: un buen menú”, “Un país gastronómicomusical” eta “La vuelta al mundo en 80 fusas”. Eta, jakina, zortzikote gai- lenen artean dagoenez, eskari ugari jaso ohi ditu OZENKIk afariak, kongresuak eta era askotako bilerak girotzeko. Gainera, OZENKI Zortzikoteak aktiboki parte hartu izan du Donostiako hainbat ekitalditan: 1987an, OZENKIk “El Barbero de Sevilla” operan parte hartu zuen Musika Hamabos- taldiaren barruan, obra horretako abesbatza atala abestuz. Eta urte batzuk dira, ere berean, Musika Hamabostaldiaren hasierako ekitaldietan kontzertuak ematen dituela, ahaztu gabe, noski, 1999ko ekainean OZENKIk Kursaaleko Kubo Txikiaren inaugurazioan ere parte hartu zuela. OZENKI Zortzikoteak bi disko grabatu ditu. 1997an “Aita Madina” CDa aurkeztu zuen, konpositore honen obrari osorik eskainia, eta zortzikoteek propio abesteko idatzitako abes- tiekin. 2001ean “Festara!” diskoa grabatu zuen, zortzikoteek tradizioz abestutako kanta herrikoak bildu zituena.

OZENKI ZORTZIKOTEA

Tenore Lehenak:
Josetxo Urain
José Mª Murua
Juan José Fernández
Enrique Cormenzana

Tenore bigarrenak:
Iñaki Olaetxea
Juan Pablo Lizarza
Pello Leiñena

Baritonoak:
José Javier Echeverría
Ramón Barandiarán
Arsenio Gutiérrez

Baxuak:
Antxón Pérez
Ramón Zubillaga
Diego Odriozola

Zuzendaria: José Ignacio Hurtado

Javier González Sarmiento, pianoa
Juan Pablo Lizarza, akordeoia
Imanol Artola, txistua

 

 

1. ¡Ay tierra Vasca!. Pablo Sorozabal (1897-1988)
2. Festara. Raimundo Sarriegui (1838-1913)
3. Parte Vieja. Pedro Ugalde (1906-1994)
4. Beti Maite. Raimundo Sarriegui
5. Ume eder bat. José María Iparraguirre (1820-1881)
6. San Sebastian. Pedro Ugalde
7. Iru damatxo. Francisco Madina (1907-1972)
8. Celos de la pura brisa. Pablo Sorozabal
9. Maite. Pablo Sorozabal
10. Donostia.´José Olaizola (1883-1969)
11. Txuri Urdiñ. Ricardo Sabadie (1886-1961)
12. San Sebastian. Cesar Fuenteceila
13. Boga Boga.Jesús Guridi (1886-1961)
14. El día de las regatas.

 

 

 

 

 

 

 

 

Kritikarik ez dago

artistak
Artisten ordezkari lanetan, NBMusika euren agenda, promozioa eta, orobat, euren jarduera guztiez arduratzen da, eta jarduera hauek eskatzen dituzten burokrazia guztia ere bere gain hartzen ditu.
informazio gehiago
ekoizpenak
NBMusikak, bere proiektuak kudeatzeaz gain, bestelako ekitaldi, kontzertu, ziklo zein musikaldi antolatzeko edo, behar izanez gero, programazio-lanak egiteko egitura profesionala eskaintzen du.
informazio gehiago

© 2009 NBmusika. · Abisu Legala · Pribazitate politika · Kredituak