Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 473

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 475

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 478

Warning: Cannot modify header information - headers already sent by (output started at /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php:473) in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/typo3/sysext/cms/tslib/class.tslib_fe.php on line 2898
Maria Mater - Vocalia - Basilio Astulez
  • English
  • |
  • Euskera
  • |
  • Castellano
Diskaren informazioa
Izenburua:Maria Mater - Vocalia - Basilio Astulez
Artista:Vocalia
Generoa:Eliz musika kuruarentzat
Errefentzia:NB021
Urtea:2010
Testuak:
Entzun:
Vocalia
Maria Mater - Vocalia - Basilio Astulez

VOCALIA TALDEA
Vocalia Taldea 1999 urtearen erdialdean sortu zen Basilio Astulez-en zuzendaritzapean musika koral estilo Berri bat egiteko asmoz. Vocaliak, gehien bat, a cappella musika lantzen du, garai klasikoetako musikatik hasi eta gaur egungo musikara arte, bai euskal musika bai nazioarteko musika. Taldea, mundu koralean esperientzia askoko 25 abeslariz osotua dago. Bere programazio ausartak, musika berria agindu eta estreinatzeko duen konpromisoa eta bere taularatze zaindua dela eta Vocalia gaur egungo talde bizienariko bat dela esan daiteke. Vocaliak maiztasunez parte hartzen du bai España zein Europa mailako hainbat ziklo eta lehiaketatan. Abesbatzak erregulartasunez musika berria agindu eta estreinatzen du eta nazioarte mailako lehiaketetan hogei sari baino gehiago lortu ditu.
www.vocaliataldea.com

BASILIO ASTÚLEZ
Leioako (Bizkaia) Udal Musika Kontserbatorioko irakaslea da. Bertan haur eta gazte kantu korala sustatzeko lanean gogor dihardu. Kantika Korala, La Kantoriaeta SJB abesbatzen zuzendari bezala hainbat sari eta aintzat hartze jaso ditu, bere abesbatz eskola gaur egungo panorama musikaleko erreferente bihurtuz. Vocalia Taldea izeneko emakume abesbatzaren sortzaile eta zuzendari ere bada. Talde honek dituen hamar urteetan hogei sari baino gehiago lortu ditu ospe handiko hainbat nazioarteko lehiaketatan. Sarritan hezkuntza entitateekin, unibertsitateekin eta estatuko hainbat abesbatz federaziokin lan egiten du. Maiztasunez lehiaketetako epaimahai bezala aritzeko eta Kantu koraleko jardunaldietan parte hartzeko deitua izaten da.

PEKKA KOSTIAINEN/MATER CHRISTI
Bederatzi eliz abestiz osaturiko bilduma idatzi zuen 2005ean Pekka Kostiainen-ek, Litaniae Laurentanae izenburupean; bederatzi horietako bat da Mater Christi. Ñabarduretan aberatsa, oso linea ederrez egindako lana da, eta entzulea txundituta uzten duen ustekabeko zenbait une ere baditu. Musikagile finlandiar oso ezaguna da Pekka Kostiainen, eta mundu mailan ospetsuenetakoen artean dagoen haur-abesbatza zuzentzen du: Vox Aurea.

MICHAEL HEAD/AVE MARIA
Musikagile, pianista eta abeslari britainiarra izan zen Michael Head (1900-1975). Bere musika-lanak oso ezagunak dira, eta oraindik ere sarritan interpretatzen dira, bakarlarientzako egin zituenak, batez ere. Pianoz lagundutako abesbatzarentzat idatziriko Ave Maria honek argi erakusten du britainiar honen musika-kalitate izugarria eta ahotsaren alorrean zuen ezagutza sakona. Melodia soil bezain umil batekin hasten da; piezak aurrera egin ahala, ordea, indar eta intentsitatea areagotuz doa, azken zatian berriro ere hasirako melodia berreskuratzen duelarik, pianoarekin indartuta, oraingo honetan.

XABIER SARASOLA/AGUR MARIA
Esku arten duzun proiektu honetarako idatzi zuen Agur Maria Xabier Sarasolak. Emakume-abesbatza eta organoarentzat idatziriko motete honek oso kontuan hartzen ditu kontraltoak; beraiena da, izan ere, melodia nagusia abestu eta obrak dirauen artean sortzen diren giro desberdinak elkarrekin lotzeko ardura.

EVA UGALDE/AVE MARIS STELLA
Asko eta asko dira IX mendeko melodia gregoriano hau inspirazio-iturri hartu duten musikariak. Gaur egun, Eliza Katolikoaren Orduen liturgian abesten da Ave Maris Stella, amabirjinaren omenezko ospakizunen baitan egin ohi diren Bezperetan, hain zuzen ere. Eva Ugalde musikagile gipuzkoarrak aipatu kantu gregoriano umil hori oinarri hartu, eta erritmikoagoak eta biziagoak diren zenbait zati tartekatu dizkio, azken klimaxera heldu arte.

KENTARO SATO/AVE MARIA
Kalifornian bizi den musikagile eta orkestra-konposatzaile japoniar gaztea da Sato. Makina bat enkargu heltzen zaizkio mundu guztitik, eta bere musika behin baino gehiagotan saritu dute, han eta hemen. Ave Maria zoragarri hau 2005ean idatzirikoa da, eta ezin hobeto islatzen du egilearen estilo xume bezain erromantikoa, emozioz beterikoa.

DAVID MACINTYRE/AVE MARIA
Entzute handiko musikagile eta zuzendaria da David MacIntyre; Kanadan jaio zen, 1942an. Sei ahotsetara a cappella abesteko Ave Maria indartsua da honako hau, erritmo bizikoa. Elektra emakume-abesbatzarentzat idatzi zuen, 1994ean, Canadian Music Centre-en 35. urteurrena dela-eta.

PAU CASALS/NIGRA SUM
Kataluniako musikagile eta orkestra-zuzendari ospetsua izan zen Pau Casals (1876-1973), bai eta XX. mendeak eman zuen biolontxelo-jotzaile onenetarikoa ere. Nigra Sum 1943an idatzi zuen, Monsterrat-eko haur kantarientzako; Cantar de los Cantares bertso latindarretan oinarrituta dago, eta dagoeneko emakume-abesbatzen nazioarteko errepertorioan klasiko bat bilakatu dela esan genezake.

GISTAV HOST/AVE MARIA
Gaur egun erromantisizmo garaiko egile handien artean sartzen bada ere, Gustav Holst-ek (1874-1934) ez zuen, bizi artean, inolako onarpenik jaso entzuleen aldetik. Epealdi luzeetako gaixoaldiek eta aipatu onespenik ezak zerikusi handia izan zuten musikagile honen ibilbidean. Bikoiztutako abesbatza batek abesteko Ave Maria hau 1900. urtean idatzi zuen, bere ama izan zenaren oroimenez. Argitaratu zuen lehen lana izan zen, bitxia bada ere. Askoren ustez emakume-abesbatzentzat inoiz idatzi den obra ederrenetako baten aurrean gaude.

FRANCISO IBAÑEZ IRRIBARÍA/AVE MARIA
José Rada musikariaren oroimenez egindako Ave Maria hau altxor txiki bat da. Francisco Ibáñez-Iribarria arabarrak idatzi zuen, 1990ean, organoz lagunduriko abesbatzarentzat. Egileak berak egin zuen gaur egun horren ezaguna ez den honako piano-bertsioa. Doinuaren xalotasunak intentsitate oso handiarekin erakusten du lagun baten heriotzaren aurrean sentitu daitekeen tristura.

LUIS IRARRIZAGA/TOTA PULCHRA ES MARIA
Luis Iruarrizaga Aguirre (1891-1928) musikagile eta organista bizkaitarraren musika-lana ez da batere ezaguna. Eliz musika baino ez zuen konposatu, eta kalitatez bikainak izan arren, oso gutxitan interpretatu dira orain arte. Karrera Madrilen garatu arren, inoiz ere ez zuen hautsi bere jaioterriarekiko lotura. Aurreko horren guztiaren adibide dugu 1916an Jesusen Zerbitzarien Kolegiorako idatziriko motete hau.

DANTE ANDREO/AVE REGINA COELORUM
Dante Andreo argentinarrak Vocalia Taldearentzat esklusiboki idatzi zuen Ave Regina Coelorum, 2007an. Obra zorrotz eta gogorra da, tesitura muturrekoa, eta hamalau ahots arte banantzen da zenbait unetan. Bertan, zeruetako erregina bezala agertzen zaigu Maria. Hori islatzeko, sopranoen akorde distiratsuez baliatu da egilea, bai eta erdiko ahotsek nahiz grabeek behin eta berriz gauzaturiko ostinati erritmikoen bidez ere.

HARRY ROBERT WILSON/AVE MARIA
Soprano bakarlari, piano eta abesbatzarentzat eginiko Ave Maria hau Floridako Unibertsitateko Emakume-abesbatzari eta horren zuzendari Betty Jane Grimm andreari eskainitakoa da. Harry Robert Wilson (1901-1967) da egilea, musikagile eta zuzendari estatubatuar ezaguna, eta XX.mendeko AEBetako musika koralaren sustatzaile nagusienetarikoa. Obrak kutsu gregorianoko sarrera bat du hasieran. Melodia nagusia soprano bakarlariak darama, abesbatzarekin etengabeko elkarrizketan.

JOSEF GABRIEL RHEINBERGER/AVE MARIS STELLA
Liechtensteinen jaio arren, Josef Gabriel Rheinberger (1839-1901) musikagile eta organistak Alemanian garatu zuen bere karrera guztia, Municheko gortean, hain zuzen ere. Bere garaikideek asko kritikatu zuten (Wagner-ek batez ere), estilo akademikoegia eta arrisku gutxikoa lantzen zuela egotzita. Ave Maris Stella hau 1880an konposatu zuen, eta Mariaren omenez idatziriko opus 171 osatzen duten sei himnoetatik laugarrena da. Estiloz mistiko eta delikatua izan arren, nabaria da musikari honek dominatu ez ezik asko zaintzen zuela idazkera korala

JOHN PAMINTUAN/OREMUS
Obra orijinal bezain adoretsu hau Vocalia Taldearentzako idatzi zen esklusiboki, 2009ko 38. Florilège Vocal de Tours nazioarteko lehiaketarako. Filipinetako musika etnikoan inspiratu zen egilea, obra zital eta bikain hau idazterakoan. Sormen berriko obra onenaren saria jaso zuen aipatu lehiaketan.

DAVID HAMILTON/AVE MARIA
David Hamilton Zeelanda Berrian jaio zen, 1955ean; musikagile eta pedagogo ezaguna da, opus koral esanguratsu baten egilea. Abesbatza, bakarlari eta organoarentzat eginiko Ave Maria delikatu hau 1993an idatzi zuen, Epson Girls Grammar School-en abesteko. Izan ere, bertako irakasle izan zen ia 20 urtez.

DANTE ANDREO/AVE MARIA
Mundu zabalean abesbatza ugarik interpretatzen duten marina bat eliz musika idatzi du Dante Andreo argentinarrak. Ave Maria xume honen bidez bi ahotsen arteko elkarrizketa azaltzen zaigu, pianoaren laguntzarekin.

JOHANNES BRAHMS/AVE MARIA
Sinfonia eta formatu handiko obrengatik ezaguna da Johannes Brahms (1833-1897) musikagile alemana; hala ere, abesbatza edota instrumentuentzako makina bat obra txiki ere egin zituen. Zenbait urtez Hanburgoko emakume-abesbatza baten gidaria izan zen; beraientzat idatz izuen, hain zuzen ere, Ave Maria opus 12 zoragarri hau, 1858an. Iraupen laburrekoa izan arren, indarrez eta intentsitatez gainezka dagoen obra da honako hau, lan handietako Brahms erromantikoaren adierazgarri argia.

JAVIER BUSTO/MEMORARE
Javi Bustok 2009an Vocalia Taldea-ri eginiko musika-oparia da Memorare. Mariaren aldeko otoitza agertzen da testuan, amabirjinaren irudi umil eta errukiorra goraipatuz. Ideia hori azpimarratzeko, elkarren artean elkarrizketan aritu ondoren, bi koroek bat egiten dute azkenean, bukaerako erreguan

 

 

1. Pekka Kostiainen MATER CHISTI
2 Michael Head AVE MARIA
3 Xabier Sarasola AGUR MARIA
4 Eva Ugalde AVE MARIS STELLA
5 Kentaro Sato AVE MARIA
6 David Macintyre AVE MARIA
7 Pau Casals NIGRA SUM
8 Gustav Holst AVE MARIA
9 Francisco Ibáñez-Iribarria AVE MARIA
10 Luis Iruarrizaga TOTA PULCHRA ES MARIA
11 Dante Andreo AVE REGINA COELORUM
12 Harry Robert Wilson AVE MARIA
13 Josef Gabriel Rheinberger AVE MARIS STELLA
14 John Pamintuan OREMUS
15 David Hamilton AVE MARIA
16 Dante Andreo AVE MARIA
17 Johannes Brahms AVE MARIA
18 Javi Busto MEMORARE

 

Kritikarik ez dago

artistak
Artisten ordezkari lanetan, NBMusika euren agenda, promozioa eta, orobat, euren jarduera guztiez arduratzen da, eta jarduera hauek eskatzen dituzten burokrazia guztia ere bere gain hartzen ditu.
informazio gehiago
ekoizpenak
NBMusikak, bere proiektuak kudeatzeaz gain, bestelako ekitaldi, kontzertu, ziklo zein musikaldi antolatzeko edo, behar izanez gero, programazio-lanak egiteko egitura profesionala eskaintzen du.
informazio gehiago

© 2009 NBmusika. · Abisu Legala · Pribazitate politika · Kredituak