Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 473

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 475

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 478

Warning: Cannot modify header information - headers already sent by (output started at /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php:473) in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/typo3/sysext/cms/tslib/class.tslib_fe.php on line 2898
O Nata Lux - Ametsa gazte abesbatza - Jon Aizpuru
  • English
  • |
  • Euskera
  • |
  • Castellano
Diskaren informazioa
Izenburua:O Nata Lux - Ametsa gazte abesbatza - Jon Aizpuru
Artista:Ametsa gazte abesbatza
Generoa:Musika korala
Errefentzia:NB023
Urtea:2010
Testuak:
Entzun:
Ametsa gazte abesbatza
O Nata Lux - Ametsa gazte abesbatza - Jon Aizpuru

AMETSA GAZTE” Abesbatza, 2004ko martxoan Portu zen Irungo Ametsa Kultur Elkartearen baitan. Bere sorreratik, Ametsa Gazte Jon Aizpuruk zuzendu izan du. Lehen bi urteetan kontzertu gehienak Irun inguruan eskaini zituen, Zarautz Gazte Abesbatza eta Pasaia Gazte Abesbatzarekin trukeak gauzatuz. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak (GAF) Beasainen antolatutako Gabon Kantuz ekitaldian parte hartu zuen. 2007an, Ametsa Abesbatzaren 50.urteurrenean, Bartzelonako El Cor Jove de l’Orfeó Catalárekin elkartrukea egin zuen eta beronekin, Orfeón Pamplonéseko Joven Orfeónekin eta Pasaia Gazte Abesbatzarekin Irungo Amaia Kultur Zantroan topaketa antolatu zuen. GAFek antolatutako Tolosako 2007 Topaketan parte hartu zuen eta federazioaren 25. urteurrenari buruzko liburuaren aurkezpen-ekitaldian Foru Aldundian abesteko gonbidapena jaso zuen. 2008ko martxoan 2. saria irabazi zuen Ejea de los Caballerosen egindako lehiaketan eta ekainean, berriz, Donostiako Aita Donostia musika-astean abestu zuen. Irailean izan zen Irungo Abesbatzen 2. Jaialdian trukaketa egin zuen Musikalis abesbatzarekin eta azaroan, aldiz, Euskal Herriko Abesbatzen Federazioak antolatutako Europa Cantat batzarrean Escolanía Udaberriarekin batera kontzertu bat eskaini zuen. 2009an Pasaia Antxoko Aste Musikalera eta Hondarribiko Eliz Musika Ziklora gonbidatu zuten taldea. Urtearen amaieran Eusko Jaurlaritzaren Egoitzako (Lakuako) ekitaldi batean parte hartu zuen eta Rinaldo Alessandrinik zuzendutako eta Donostiako Victoria Eugenian aurkeztu zen “<personname productid="La Caixa" w:st="on">La Caixa</personname>”k antolatutako taldeen arteko Haendelen Messiasean partaide izan zen. Azken boladan, Bartzelonako Palau de <personname productid="la Msican" w:st="on">la Músican</personname> aurkeztu zen Salvador Brotonsek zuzendutako Pucciniren Messa di Gloria abestu du, Cor Jove de l´Orfeó Catalá-k eta Joven Orquesta de los Països Catalans-ek lagunduta. Horretaz gain, Errenteriako Musikaste ekitaldian parte hartu du, eta O Nata Lux izenburuaren pean bere lehenengo diskoa grabatu du. Musika-lanen zatirik handiena a capella da. Batik bat XX. eta XXI. mendeko obrak interpretatzen ditu, esaterako, Britten, Rutter, Lauridsen, Whitacre, A. Donostia, Busto, edo Azurzarenak. Horrez gain, abesbatzen kontzertu sinfonikoetan ere parte hartu du Iker Sanchézek zuzentzen duen TEI orkestrarekin, eta Irungo Kontserbatorioko Orkestrarekin. AAKEko beste abesbatza taldeekin batera, Fernando Etxepare Gómezen zuzendaritzapean eta Ma non troppo orkestrarekin batera, Beethoven, Vivaldi eta Haendel, Orff, Puccini eta Dobrogoszen obrak interpretatu ditu, besteak beste

AMETSA GAZTE ABESBATZA
ArkaitzMendoza, pianoa
Jon Aizpuru, zuzendaria

AMETSA GAZTE ABESBATZA

Sopranoak
• Idoia Belloso
• Cristina Bereciartua
• Idoia Berra
• Núria Colomer
• Elena Iriarte
• Ana Martínez
• Aiora Mitxelena
• Miriam Puente
• Rebeca Ribes

Altoak
• Lorena Agote
• Ana Egiazabal
• Mireia Garrachón
• Ainara Hernández
• Oihana Puente
• Amaia Romo
• Leire Sánchez
• Lide Tellechea

Tenorrak
• Joan Becerra
• Unai Blázquez
• Rubén de la Iglesia
• Mikel Estomba (pistak 15 y 16)
• Ander Galán
• Gorka Iparraguirre
• Imanol Laura

Baxuak
• Xabi Amunarriz
• Eneko Amundarain
• Beñat Garay
• Mario Hernández
• Eneko Iriarte (pistak 1,4,5,9,10,11,12,14)
• Mahats Lanz
• Ruben Mejuto
• Ander Sáenz
• Iñaki Urzainki

JON AIZPURU, zuzendariaJon Aizpuru 1983an jaio zen Irunen. Zortzi urte zeuzkala Ametsa Txikiren musika tailerrean bere lehen urratsak egiten hasi eta Irungo Musika Eskolan tronpeta ikasketei hasiera eman zien. Bost urte geroago, Ametsa Abesbatzan hasi zen abesten. 1996an Irungo Kontserbatorioan sartu zen. 18 urte zituela, Ametsa Txikiren zuzendaritza bere gain hartu zuen, Marisa Etxepare ordezkatuz. Euskal Herriko Abesbatzen Federazioak abesbatzen zuzendaritzaren inguruan antolatutako zenbait ikastaro egin zituen, eta Juan Luís Martínez, Basilio Astúlez, Luís Villa, Martin Smith eta Vasco Negreiros izan zituen irakasle. Ondoren, Itsaso Lirika Taldearen zuzendaritza eskaini zioten eta talde hori zuzendu zuen 2007ra arte. 2003an amaitu zituen tronpetako erdi mailako ikasketak -L.O.G.S.E.- eta 2005era arte Bordeleko Mairie kontserbatorioan jarraitu zuen ikasten. 2004ko martxoan, Ametsa Abesbatza Kultur Elkarteak (AAKE) lagundurik, Ametsa Gazte sortu zuen. Hurrengo urtean Musikenen – Euskal Herriko goi mailako ikastegia- Abesbatzen Zuzendaritza espezialitatean onartu zuten, Gabriel Baltés irakasle zuela eta 2010ko ekainan bere ikasketak bukatzen ditu goreneneko kalifikazioarekin. Abesbatza desberdinetan parte hartu du (Kup taldea, Kea ahots taldea…). Zuzendari bezala Gipuzkoa eta Nafarroa inguruan proiektu desberdinetan ibili da. Egun, irakurketa eta hausnarketa irakaslea da –abeslariei gehien erabiltzen diren hizkuntzetan lehen begiratu batean irakurtzen irakasteko ikasgaia- bai eta solfeo irakaslea ere, Ametsa Abesbatza Kultur Elkarteko musika tailerrean. Gainera, Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako tronpeta, kantu eta musika-hizkuntzako irakasle ere bada. ABAO-OLBEren barneko bandaren zuzendaria da eta Hendaiako Gaztelu Zahar abesbatza ere zuzentzen du.

 

 

1_The seal lullaby / E. Whitacre (1970 -) 2004ko udaberrian Eric Whitacrek idatzitako lan hau da diskoari hasiera emateko hautatua gure bidaia hasteko. Etorburuan, Disney faktoriaren eskaintza izan zena, abesti liluragarria da: pianoak laguntza soila izateari uzten dio eta abesbatzaren ozentasun armonikoarekin bat egiten du.

2_I’m yours / J. Mraz (1977 -) 2008ko maiatzan Jason Mrazen “We sing. We dance. We steal things” diskoan agertzen den amodiozko reggae-pop kanta da. Lanaren konponketa korala Christopher Borelak “Philippine Madrigal Singers”eko abeslariak egin du. Abesbatzak zati instrumentalak egiten ditu, bakarlariari protagonismo osoa emanez.

3_Xalbadorren heriotzean / X. Lete (1944 - 2010) Xabier Letek 1978an “Lore bat, zauri bat” diskoan kaleratutako abesti eder hau denboraren poderioz kantu herrikoiean bihurtu da. Poema Jose Anton Artzek idatzi du. Lana Urepeleko artzain, idazle euskaldun eta bertsolari izandako Ferdinand Aire Etxart “Xalbador”en omenean idatzia dago. Zoritxarrez, Lete duela gutxi zendu zen. Hau da gure omenaldi txikia. Mila esker Xabier.

4_Dirait-on / M. Lauridsen (1943 -) Abesti hau 1993an idatzitako Les Chansons des Roses zikloaren parte da. Hitzak Rainer Maria Rilkek idatzi ditu. Egungo orainaldi koralean Morten Lauridsen asko interpretatzen den autorea dugu. Bere estiloak zolitasun beroa dauka,eta etengabeko lengoaia armonikoa erabiltzen du. Lanaren erraztasuna da piano eta abesbatzarako kanta eder honen ezaugarria.

5_Quand je bois du vin clairet (Tourdion) / anónimoa. Pierre Attaingmantek bilduriko eta 1530ean argitaratutako dantzen bildumako abesti bat dugu hau. Tourdion hitza Gallardaren tankerako dantza bati erreferentzia egiteko erabiltzen zen. Ostera, autore ezezagun batek melodía 4 ahotsetarako idatzi zuen, eta hau da aurkezten dizueguna. Lan honen ezaugarrietako bat hauxe da: soprano, alto,tenore/baxuaren hitzak ezberdinak direla.

6_O nata lux / M. Lauridsen (1943 -) Lehen aipatutako Morten Lauridsenek 1997an Lux Aeterna idatzi zuen, ziuraski, eliz-lanen artean garrantzitsuena. Berez, abesbatza eta orkestrarako da, baina abesbatza eta organorako bertsioa ere ezaguna da. Bitxia bada ere, aurkezten dizuegun hirugarren atal hau a capella da. Hitzak, orokorrean, Requiem mezakoak dira. Oro har, lan delikatua da, baina erdiko atalean indar bizia lortzen duena.

7_Sagastipean / J. Busto (1949 -) Autore hondarribitarraren lan aberatsenetariko eta interpretatuenetarikoa da. 1990ean idatzitako abesti honetan, konpositoreak Inazio Mujicaren poema darabil, eta alegiazko giro batean murgiltzen gaitu, hasieratik bertatik bukaeraraino. Atalen arteko aurkakotasun bereziarekin, Bustok zera lortzen du: entzuleak hitzek marraztutako atmosfera ezberdinetatik bidaiatzea.

8_Duerme negrito (Mold: E. Solé) Atahualpa Yupanqui-k Venezuela eta Kolonbia arteko karibear lurraldetik berreskuratutako melodia herrikoian oinarritutako lana dugu hau. Sehaska-kanta bat da, eta haur bat zaintzen duen bizilagun baten desirak kontatzen ditu. Haurra lo hartu ezinik dago ama lan egitera kafe-sailetara joan behar delako. Emilio Solék maisuki moldatutako abesti honetan jatorrizko melodia mantentzen da, baina hitzetan aldaketa txikiak egiten dira. Lanaren atal handi batean aipatutako melodia bakarlariaren kontu geratzen da, abesbatzak aho itxiz abesten duelarik.

9_O magnum mysterium / J. Busto (1949 -) 1998an idatzitako motetea, Kuriyama Fumiaki-ri eskainitakoa. Sakontasun eta adierazkortasun handiko obra da Javier Bustok idatzi zuena. Hitzek, autore anitzek erabilitakoak, Kristoren jaiotzaren misterioari buruz dihardute. Lana hainbat ataletan banandua dago, zatien arteko kontrastea handia delarik. Atal guzti hauek bukaerako egundoko Alleluiara daramate, ezinbestean.

10_ For the beauty of the earth / J. Rutter (1945 -) F.S. Pierpoint-en (1835-1917) hitzak topatzen ditugu John Rutter musikagile ingelesak 1980ean argitaratutako lan honetan. Aipatutako poema inguratzen gaituen gauzen edertasunari oda bat da. Obraren ozentasunak musikalak ekartzen dizkigu gogora. Melodikoa eta distiratsua, abestia 4 zatitan banatua dago, estrofa bakoitzeko atal bat dagokiolarik. Zatiotan modulazioak egiten ditu, emakumezko eta gizonezko ahotsei protagonismoa emanez eta talde bakoitzaren koloreak lirainduz.

11_Media vita / Mold: Michael McGlynn (1964 -) Egileak obra honetan darabilen latinezko testuaren gaia hauxe da: heriotza biziaren osotasunean. McGlynnek baritonoaren ahotsari eta orokorrean gizonezkoen ahotsei berebiziko garratzia ematen die. Emakumezkoen ahotsak ere ohikoa dena baino tesitura baxuago batean daude,. Danborraren militar itxurako erritmo etengabeak indartu egiten du obraren gaia.

12_Ez nau izitzen elhurrak / Mold: J. Busto (1949 -) 2007ko udan Javier Bustok guri eskainitako lana da, euskal doinu herrikoi baten inguruan eratua. Hitzak Jorge de Riezu aitaren Viejas canciones de Navarra liburutik hautatuak daude. Bustok tenoreen melodia batekin harrera egiten digu, eta horri doinu herrikoiaren moldaketak jarraitzen dio. Bigarren testuaren ondoren, sopranoek gidatutako zati eztitsuago batera eramaten gaitu egileak. Amaitzeko, hasierako tenoreen atal berbera errepikatzen da.

13_This marriage E. Whitacre (1970 -) 2004ean idatzi zuen Eric Whitacrek lan liluragarri hau. Bere emaztearentzat idatzitako obra da, ezkontzaren 7. urteurrenerako oparia. Hitzak Jalal al-Din Rumirenak dira (1207-1273, poeta mistiko sufí garrantzitsua. Ahotsen erabilpena esanguratsua da obra guztian zehar: altoek eta baxuek beti zortziko bitartera abesten dute, gainerako ahotsek akordea maiorrean edo minorrean betetzen dutelarik. Zurruntasun armoniko hau Whitacrek maisuki bihurtzen du adierazkortasun paregabean , erritmoari askatasun handia ematen baitio.

14_De ronda / J. Elberdin (1976 -) Ejea de los Caballeroseko 2006ko leihaketarako Bogoroditsie Abesbatzaren eskaera dugu hau, Josu Elberdin musikagile pasaitarrak idatzitakoa. Abestia Huesca eta Andorrako doinu herrikoi batean oinarrituta dago. Lana sarrera bizi batekin hasten da, eta ondoren, baxuen zanfoña moduko ahots-soinu batek tenoreen jota laguntzen du. Ondotik, sopranoek melodia hartzen dute, eta, bi akorderen segidan, Jocoso batek obraren amaierari hasiera ematen dio coda indartsu batekin bukatzeko

15_Axuri beltza /Mold: J. Busto (1949 -) Eskifaia abesbatzarentzat 1991ko abenduan Javi Bustok idatzitako obra. Doinu euskaldun ezagun hau emakumeentzat dantza bat ere bada. Autoreak atalen arteko lotura gisa apika-apika zabaltzen diren akordeak erabiltzen ditu. Zati bakoitzean melodia alaiaren armonizazio ezberdinak burutzen dira. Hitzek axuri beltza eta zuriaren arteko alderaketa jostagarri bat egiten dute.

16_Freedom is in your hand / Mold: A. Nyberg ( 1955-) Askatasunari idatzitako gorazarre honekin gure historia uilaren amaiera iristen da. A. Nyberg musikagile suediarra famatua da Afrikako melodia herrikoietan oinarritutako moldaketa koralak egiteagatik. 2003. urtean argitaratutako armonizazio hau izenburu bereko afrikako kanten bilduma batean kaleratu zen. Hitzak Nelson Mandelari eta honen mezuari omenaldi bat dira. Argi eta garbi uzten du noren eskuetan dagoen askatasuna.

 

 

###NEWS_CRITICAS###
artistak
Artisten ordezkari lanetan, NBMusika euren agenda, promozioa eta, orobat, euren jarduera guztiez arduratzen da, eta jarduera hauek eskatzen dituzten burokrazia guztia ere bere gain hartzen ditu.
informazio gehiago
ekoizpenak
NBMusikak, bere proiektuak kudeatzeaz gain, bestelako ekitaldi, kontzertu, ziklo zein musikaldi antolatzeko edo, behar izanez gero, programazio-lanak egiteko egitura profesionala eskaintzen du.
informazio gehiago

© 2009 NBmusika. · Abisu Legala · Pribazitate politika · Kredituak