Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 473

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 475

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 478

Warning: Cannot modify header information - headers already sent by (output started at /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php:473) in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/typo3/sysext/cms/tslib/class.tslib_fe.php on line 2898
Arantzazu XVIII: Kantatak; Bakarlariak, Capilla Peñaflorida, Penaflorida Ensemble, Fabio Bonizzoni, zuzendaria
  • English
  • |
  • Euskera
  • |
  • Castellano
Fray José de Larrañaga
Diskaren informazioa
Izenburua:Arantzazu XVIII: Kantatak; Bakarlariak, Capilla Peñaflorida, Penaflorida Ensemble, Fabio Bonizzoni, zuzendaria
Artista:Fray José de Larrañaga (1728-1806)
Generoa:Eliz musika: kantatak
Errefentzia:NB005
Urtea:2007
Testuak:
Entzun:
Flash is required!

In omnibus requiem

Fray José de Larrañaga (1728-1806)
Arantzazu XVIII: Kantatak; Bakarlariak, Capilla Peñaflorida, Penaflorida Ensemble, Fabio Bonizzoni, zuzendaria

FRAY JOSE DE LARRAÑAGA (1728-1806): BERE OSPE ETA GARRANTZIA

 José de Larrañaga Echaniz Azkoitian jaio zen 1728. urtean, Gipuzkoako eri-derdian dagoen herria. Ez dugu bere berririk hamaika urte betetzen dituen arte; orduan organo-jolea da Arantzazuko Santutegian. Zeintzuk izan ziren bere maisuak? Non ikasi zuen? Ziurrenik, Arantzazun bertan, non utzitako abeslari gisa sartuko zen. Garai hura musikaren berpizkundea ikusi zuen. 1739. urtean, Larrañaga 11 urte zituenean, Fray Francisco de Ibarzábal zen kapera-maisua Arantzazun. Datu soil bat kapera horren musika-maila ezagutzeko: hurrengo urtean, 1740. urtea, kaperaren zenbait kantari Valladolidera joaten dira, Bilboko frantziskotarrekin batera, Frantziskotarren Ordenaren Bilkura Nagusira. Larrañagak Arantzazuko musikariekin ikasiko zuen seguru asko, eta azkar ikasi gainera. Santutegiaren artxiboan Larrañagak 1746. urtean sinatutako lana aurki daiteke, hortaz 18 urterekin idatzitako lana. 1747. urtean “Maisu” bezala aipatzen dute partitura batean. 1758. urtetan Irungo Eliz-Parrokia berrestreinatu zuen musika-kaperaren zuzendari da, Arantzazuko eta Donostiako Frantziskotarren musikariekin lan eginaz. 1763. urtean Bergarara deitzen dute Igoneko San Martinen ohorez egindako ospakizunera eta, ziurrenik, 1764ko otsailean ospaturiko jaietan ere parte hartuko zuen. Urte hartan Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zen herri horretan bertan. 1767. urtean, Bergaran berriro ere, Arantzazuko Kapera zuzentzen agertzen da lurraldearen Batzar Nagusien aurrean.

Bere jarduera profesionalaren inguruan hiru alderdi nabarmendu ditzakegu: bere garrantzia Euskal Herriko organorako, bere jarduera intelektuala Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen barruan eta bere konposizioak. Gaur egun 34 lan ezagutzen ditugu, horietatik 25 ahotserako (eliz-musika guztiak ere) eta 9 instrumentuetarako.

Organo-maisu gisa, Fr. José de Larrañagaren ospe eta garrantzia finkatzen duen datua musikari gisa da bere presentzia organo-ebaluaketa, -baieztapen eta -oposizioetan Euskal Herri osoan zehar. Gaur arte ezagutzen ditugunak aipatuko ditugu kronologikoki. 1762. urtean, apirilak 25ean, Ataungo Tourseko San Martin elizan jarritako organoa, Lorenzo de Arrázolak egina, aztertzen du. 1774. urtean, Arantzazuko Kapera-maisu gisa, Bergarako Kepa Deuna Elizako organoa aztertzen du. 1779. urtean Bilboko Musika-Kaperako organo-jolea hautatzeko frogaren arduradun izendatzen dute. Urte horretan ere Etxarri-Aranatzeko elizan organoa jartzeko baldintzak zehazten ditu. 1781. urtean Durangoko Andra Mari elizako organoa aztertzen du. 1782. urtean organo-jolea izendatzeko frogaz arduratzen da Ondarroan. 1786. urtean, maiatzaren 2an, Legazpiko organo-jolea hautatzeko prozesua zuzentzen du eta Tomás Guridi musikaria hautatzen dute organo-jole gisa. 1789. urtean Domingo de Garagalza Zegaman jarri berri duen organoa aztertzen du eta organo-jolea izendatzeaz arduratzen da ere, Joaquín de Aranegui Lekeitiarra aukeratuz. Urte berean Tolosako Eliz-parrokiko organoa konpontzeko lanetaz arduratzen da. 1791. urtean Legazpiko organoan egindako aldaketak teknikoki azaltzera deitzen diote.

1766. urteko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko lehen estatutuek Fray José de Larrañaga bazkide berriari buruz egiten duten aipamenak honela dio: "Eliz-gizon Frantziskotarra eta Arantzazuko Kapera-maisua". "Obras presentadas por los Socios" lanean, 22. zenbakiarekin, "Codigo de Musica sacado del que escribio en Frances Mr. Rameau del Padre Fray Joseph de Larrañaga. Religioso Franciscano" lana agertzen da. J. P. Rameauren aipatu lana ezinbesteko teoria-lana da musika-zientziaren garapenean eta 1761. urtean argitaratu zen lehenengo aldiz. Horrek Fray José de Larrañagaren jakin-min intelektuala erakusten du. 1771. urteko Laburpenetan 2. Lantaldeko Maisu gisa agertzen zaigu (Zientzia eta Arte Erabilgarrien lantaldea). Hurrengo urtetako argitalpenetan lantalde berdinean jarraitzen du, 1772. zein 1775. urteko argitalpenetan, beti ere Peñaflorida Kondearen ondoan, Azkoitikoa bera ere. Mintegi ezberdinetan parte hartzen du Azkoitia eta Bergaran eta baita 1779. urteko Batzar Nagusietan ere, non honakoa irakur dezakegun: "Juntos los mesmos Amigos que en la preparatoria de ayer y el Padre Fray Jose de Larrañaga Profesor con un concurso lucido de ambas comunidades se dio principio a la funcion con un Discurso de abertura del Amigo Director sobre el Patriotismo...".

Fray José de Larrañaga, musikari gisa bere tekla-lanei esker ezaguna egin dela onartzeari utzi gabe, egia da ere bere ekarpen nagusiena eliz-musika dela. Bere lan liturgikoak musika-hizkuntza garaikidea maisuki menderatzen duela azaltzen du. Ahots-idazkeraren menperatzea, bakarkako paperen aplikazio zabala eta koru-ahotsen erabilera eraginkorra uztartzen dituena, orkestra-musikaren ezaguera zorrotzarekin batzen da, non Frantzia eta Italiatik datozen joerak ikusten diren. Guzti horri esker Fray José de Larrañaga ezinbesteko musikaria eta kate etengabearen maila bilakatzen da Euskal Herriko musikaren garapenean. Ezin ahaz dezakegu Larrañaga 1806. urtean hil zela Arantzazun eta urte berean jaio zen, Bilbon, euskal musikaren gizonik garrantzitsuenetakoa: Juan Crisóstomo de Arriaga.

Jon Bagüés Erriondo

FRAY JOSÉ DE LARRAÑAGAREN MUSIKA

Larrañagaren partiturak jaso eta ikasten hasi nintzenean, beren estilo-aniztasuna bereziki interesatu ninduen. Aniztasun hori ez zen aurkitzen lan ezberdinen artean soilik, baizik eta baita ere lan bakar baten barruan. Euskal musikagilearen paletak beren artean oso ezberdin diren kolore eta trazu ezberdinak zituela iruditu zitzaidan: batzuk XVII. mendeko iberiar musikaren ohituratik zetozenak eta beste batzuk XVIII. mendeko musika italiarretik (batez ere Napoliarra). Nabaria da frantses-estiloa ezagutzen zuela, bere lan motzetan agertzen baita, eta bazirudien hizkuntza “preklasikoa” ere menperatzen zuela. Egileak lortzen zuen estilo ezberdinen uztartzea harritzen ninduen gehien: adibidez, koroari sustrai harmoniko arkaikoa esleitzen zion eta orkestrak, aldi berean, askoz ere estilo berriagoa jorratzen zuen. Zein izango zen uztartze horren soinua? Azterketa harmoniko soila eginez gero, lanak ez ziren bereziki interesgarri baina egitura dramatikoari dagokionez (elkarrizketa eta kontra-jarrerak koroa eta orkestraren artean, edo koroa eta bakarlarien artean) antzerki-izaera nabarmena antzematen zen. Halere, instrumentuen trataera zen ezaugarririk bereizi eta aipagarriena, biolin eta oboeen arteko unisonoei lehentasuna emanaz, konposizio aberatsen lagungarri gisa zetozen tronpeta eta tronpen distirarekin eta abar.

Iraganean Corselliren bakarlari, koro eta orkestrarako musikarekin eginiko lanak XVII. mendeko iberiar eskolak baliabide harmoniko eskasekin emaitza zoragarriak lortzeko kapaza zela erakutsi zidan: paperean interes handia ez zeukan hura soinu-emaitza zoragarria bilakatzen zen egileak diseinaturiko indar guztiak batera etortzen zirenean. Hauxe da, hain zuzen ere, Larrañagarekin gertatzen dena: hari-instrumentuen edo koroaren musikaren lehen bistadizoarekin inork ez luke esango musika kalitate handikoa zenik baina instrumentu ezberdinak gehitzen diren heinean, haize-instrumentuak lehendabizi, tinbalak, bakarlariak, etab., uztartze horrek sendotuz doa eta hizkuntza-aniztasuna agerian uzten du, puzzle baten pieza guztiek beren lekua aurkituko balute bezala, osagai arruntak boluntarioki nahastuko balira platerik gozo eta aberatsena lortzearren. Musikariek Larrañagaren musika pixkanaka-pixkanaka maitatzen ikustea izan da ekoizpen honen garapenean izan dudan poztasunik nagusiena, musikak gradualki konkistatuko balitu bezala. Orain, disko honi esker, Larrañagaren musikak dirdiratzen du berriro ere, hiru mende ahaztuta eman eta gero. Entzule asko konkistatuko duelakoan eta bere edertasunak beste altxor iberiar askoren ikerketa eta berreskuratzea bultzatuko duelakoan nago.

Fabio Bonizzoni

 

 

In Ómnibus "a 5, con juego de instrumentos"
1. In ómnibus réquiem. Allegro
2. Tunc praecipit. Allegrisimo
3. Et in electis me. Allegrisimo y Largo
4. Tu autem. Despacio
5. Deo gratias. Allegro Spiritoso

Lamentacion 1ª del primer día (1759) "a 5 con violines, oboes, clarines con sordinas o trompas"
6. Incipit lamentatio. Moderato
7. Aleph. Allegro/Airoso
8. Quomodo sedet sola civitas.Moderado-Despacio-Majestuoso
9. Beth. Spiritoso
10. Plorans plorabit. Patético-Despacio
11. Ghimel. Allegro; Migravit Judas. Allegro
12. Daleth. Allegro
13. Viae Sion. Despacio-Moderato-Patético
14. He. Andante-Spiritoso; Facti sunt hostes eius. Andante
15. Jerusalem conver tere. Majestuoso.

Oratio Jeremiae "a 5, con violines, oboes, trompas y acompañamiento"
16. Incipit lamentatio. Andante
17. Recordare Domine. Andante
18. Hereditas nos. Andante Spiritoso
19. Pupili facti sumus. Andante
20. Aquam nostra pecunia. Andant
21. Mulieres in Sion. Allegro Spiritoso
22. Jerusalem conver tere. Andante

Missus est (1785) "a 5 voces con violines, clarines y baxo"
23. Missus est angelus. Allegro
24. Et ingressos angelus. Allegro Spiritoso
25. Tu autem domine. Largo
26. Deo gratias. Allegro.

"...por lo escuchado en el mismo, el Padre Larrañaga forma parte del primer grupo, es decir, de los músicos que estaban pidiendo a gritos que alguien los recuperara para que pudiéramos apreciar la belleza de su música (...) Para mi ha sido una grata sorpresa, lo mismo que la interpretación. La orquesta suena francamente bien y las trompetas (...) son fantásticas. (...) ...otro cantante solista, el contratenor catalán Xavier Sabata, ratifica lo que ya sabía de él, que era todo bueno. Su "Plorans plorabit" de la Lamentación primera del primer día es de una conmovedora emotividad"" (Eduardo Torrico, CDCOMPACT Octubre 2007)

"Hay en estas cuatro composiciones que se recuperan en este disco, todas ellas a cinco voces con diversos acompañamientos instrumentales, armonías sencillas pero efectivas, bellísimos claroscuros, cuidadas lineas vocales y, ante todo, sonoridades ricas y variadas, a veces al servicio de fines verdaderamente dramáticos. Así lo ve el milanés Fabio Bonizzoni, capaz de revelar todas las influencias sin necesidad de mezclarlas, ordenando tantos colores para dejar que fluyan de forma clara y natural, siempre con la sabiduría y la vitalidad que se le reconocen.  A sus órdenes el Peñaflorida Ensemble entra con fuerza en el terreno del disco, luciendo una cuerda ágil y flexible, unos vientos precisos y unos timbales de adecuada contundencia, en tanto las voces de la Capilla Peñaflorida forman un maravilloso y entonado conjunto que cree firmemente en lo que canta. Los solistas están en general  a la altura, con emotivas aportaciones del contratenor Xavier Sabata en  Lamentación primera del primer día y un hermoso diálogo entre la soprano Isabel Alvarez y la mezzo Ainhoa Zubillaga en el Missus est final. Es un disco que enseña, que desentierra, que reivindica y que además viene muy bien presentado, un importante valor en el rescate de nuestro patrimonio musical"
(Asier Vallejo Ugarte SCHERZO septiembre 2007)

"Las interpretaciones poseen una excelencia sostenida (…) El canto coral y la ejecución orquestal constituyen un placer constante, y el sonido posee calidad estelar"
(Graig Zeichner-Golberg abril 2007)

"Al depurado estilo vocal de Peñaflorida, en esta ocasión se suma el Peñaflorida Ensemble, compuesto de 22 instrumentistas en su gran mayoría vascos que, con dirección del especialista en música antigua Fabio Bonizzoni, consiguen unas interpretaciones de gran nivel (…) Un disco que resulta absolutamente recomendable a todo interesado en el pasado musical de nuestro país"
(Karmelo Errekatxo-Periódico Bilbao abril 2007)

"Lo primero que llama la atención al escuchar las primeras notas del último disco de la Capilla Peñaflorida es la belleza de la música del compositor azkoitiarra Fray José de Larrañaga (1728.1806). Su In omnibus, que abre una grabación realizada con calidad, mimo y sabiduría es, en realidad, un aperitivo de un delicioso registro bien regido por Fabio Bonizzoni"
(María José Cano-El Diario Vasco febrero 2007)

"La grabación que comentamos, realizada en el Convento de Santa Cruz de las Reverendas Madres Brigidas de Azcoitia, es excelente y los solistas Isabel Alvarez, Ainoa Zubillaga, Xavier Sabata y Jesús García Arejula cumplen con solvencia su cometido, a veces muy delicado, como el de Isabel Alvarez en el Tu autem y el del contratenor Xavier Sabata en Plorans ploravit de la Lamentación 1ª del primer día. En fin, un disco altamente recomendable por lo artístico y por lo que significa historicamente para quienes deseen internarse en lo que supuso la música dentro del proyecto de la Ilustración en Vasconia, borrado del mapa con la llegada del reaccionario carlismo decimonónico. El disco ha sido patrocinado por el Gobierno Vasco y la Diputación Foral de Guipúzcoa; un ejemplo para muchas instituciones que no mueven un dedo para recuperar nuestro espléndido patrimonio musical"
(Andrés Ruiz Tarazona DIVERDI)

 

 

artistak
Artisten ordezkari lanetan, NBMusika euren agenda, promozioa eta, orobat, euren jarduera guztiez arduratzen da, eta jarduera hauek eskatzen dituzten burokrazia guztia ere bere gain hartzen ditu.
informazio gehiago
ekoizpenak
NBMusikak, bere proiektuak kudeatzeaz gain, bestelako ekitaldi, kontzertu, ziklo zein musikaldi antolatzeko edo, behar izanez gero, programazio-lanak egiteko egitura profesionala eskaintzen du.
informazio gehiago

© 2009 NBmusika. · Abisu Legala · Pribazitate politika · Kredituak