Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 473

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 475

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php on line 478

Warning: Cannot modify header information - headers already sent by (output started at /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/t3lib/class.t3lib_page.php:473) in /var/www/vhosts/nbmusika.com/httpdocs/typo3/sysext/cms/tslib/class.tslib_fe.php on line 2898
Seminarium Doicesanum: 1930 - 2005 Vitoria-Gasteiz
  • English
  • |
  • Euskera
  • |
  • Castellano
Diskaren informazioa
Izenburua:Seminarium Doicesanum: 1930 - 2005 Vitoria-Gasteiz
Artista:Koruak · Zuzendaria: Aitor Saez de Cortazar
Generoa:Koruarentzat eliz musika
Errefentzia:NB004
Urtea:2006
Testuak:
Entzun:
Koruak · Zuzendaria: Aitor Saez de Cortazar
Seminarium Doicesanum: 1930 - 2005 Vitoria-Gasteiz

Gasteizko gregoriano abesbatza (Zuz. Antton Lete)
Araba abesbatza
Samaniego abesbatza
Daniel Oyarzábal, organoa
Aitor Sáez de Cortázar, zuzendaria

Seminarium Diocesanum

Bere sorreratik, 1930ean, Gasteizko Elizbarrutiko Apaizgaitegiak modu berezian zaindu izan du abadegaien musika-heziketa. Dudarik gabe, eragin handia izan zuten horretan espainiar estatuko elizak, Pio XI.a Aita Santuak 1903ko Santa Zezilia egunean (azaroak 3) argitaratutiko eliz musikari buruzko “Tra le sollecitudini” izeneko Motu Propioaren kariaz hartu zituen neurriek. Vicente Goikoetxea eta Nemesio Otañok, besteak beste, gidaturiko eraberritze musikalaren ondorioz, heziketa musikalak toki garrantzitsua hartu zuen apaiz izateko ikasketetan.

Bi urte lehenago, 1928ko azaroaren 19tik 22ra bitartean, eta artean Elizbarrutiko Apaiztegia inauguratzeke zela, VI. Eliz Musikaren Biltzar Nazionala egin zen Gasteizen. Argi dago Biltzar honen emaitza izan ziren ondorioak eta aholkuak erabakigarriak izan zirela hurrengo urteetako ibilbidean.

Gerra Zibilaren garaian, odol-ospitalea izan ostean, Apaiztegiak bere jardunak berreskuratu zituelarik, historia txiki honetan berebiziko garrantzia duen pertsona bat azaldu zen: Jose Maria Zapirain gipuzkoarra, Musika Prefektua eta Scholla Cantorumeko zuzendaria. Berak bultzatu zuen Piano Akademia (1939), Harmonia Akademia (1940) eta San Gregorio Magno Akademiaren (1940) sorrera, bertako apaizgaiekin egindako lanean erabakigarriak izan zirenak, eta kanpora begira ere bai, Estatuko koru guztien erreferentzia bilakatu zen Eliz Musikaren Errepertorioa argitararazi baitzuen.

Apaiztegiko zein Gasteizko katedraleko mezetarako egunero musika ikasi eta jo behar zelarik, musikak apaizgaien egitekoetan tarte garrantzitsua izan zuen urte askotan. Kantu gregoriarra, elizako musika ofiziala izanik, ohiko jarduera bilakatu zen, ez bakarrik musikarako gaitasun handia zuten haientzat, apaizgaien komunitate osoarentzat baizik.

Akademietan, Scholla Cantorumean zein Salamanca edo Montserraten egindako ikastaroetan apaizgaiek jaso zuten musika-heziketak ekarpen handia egin dio euskal musikaren historiari (oraindik ere, behar bezala aztertu gabea), eta, batez ere, koruen higikundeari. Segur aski higikunde honen jaiotzan zeresana izan dute, era berean, naziotasunaren zein bestelako nortasunaren sendotze-prozesuek, langile orfeoien kasuan, adibidez; baina argi dago higikunde hauetako bat ere ez zela gauzatu izango apaiz eta apaizgai ohi askoren laguntza eduki izan ez balute, urtez urte, hasieran lekuan lekuko parrokiatan eta, gero, koruaren jarduna hartuko zuen ezein tokitan. Hori guztia dela eta, ezin da urteurren honetan apaizgaitegietako musika aintzat hartu gabe utzi, ezta, bereziki, musika korala ere, Schollak hainbeste urtean abestu zuena eta iragan mendeko musikaririk entzutetsuenek harentzat landu zutena.

Manu Sagastume

 

 

Jesus Guridi Bidaola (1886-1961)
1. Pastorela
Gregoriano kantua
2. Salve Regina
Bizente Goikoetxea Errazti (1854-1916)
3. Misere mei, Deus
4. Christus factus est
5. Jerusalem, convertere
6. Edoctus
Nemesio Otaño Egino (1880-1956)
7. Christus factus est
Julio Valdés Goikoetxea (1877-1958)
8. Vinea mea electa
9. Regina coeli
Alberto Mitxelena (1904-2000)
10. Mane nobiscum, Domine
11. Tantum ergo
Luis Aramburu Martínez de San Vicente (1905-1999)
12. Salve a la Virgen Blanca
Emiliano Ibargutxi Barrondo (1920-1996)
13. Nire Herria
Sabin Salaberri Urzelai (1934)
14. Gure Aita

Ez dago kritikarik eskura

artistak
Artisten ordezkari lanetan, NBMusika euren agenda, promozioa eta, orobat, euren jarduera guztiez arduratzen da, eta jarduera hauek eskatzen dituzten burokrazia guztia ere bere gain hartzen ditu.
informazio gehiago
ekoizpenak
NBMusikak, bere proiektuak kudeatzeaz gain, bestelako ekitaldi, kontzertu, ziklo zein musikaldi antolatzeko edo, behar izanez gero, programazio-lanak egiteko egitura profesionala eskaintzen du.
informazio gehiago

© 2009 NBmusika. · Abisu Legala · Pribazitate politika · Kredituak