Hiru eremu hauek –artistak, diskografia eta ekoizpena- modu koordinatuan kudeatzeak balio erantsi azpimarragarriak sortzen ditu NBMusikaren egitekoari begira, hots, edozein garai eta estilotako musika ezohikoei buruzko jakintza zabaltzeko benetako aukerak sortzea. Antzinako musikarako joera aitortu arren, NBMusikaren jardunak ezein enpresa-erakunderi dagokion beharrezko eklektizismoa du, beti ere bere helburu nagusia ahaztu gabe: arlo artistikoan zein antolaketan kudeaketa zuzen baten bidez errepertorioko obrarik ezezagunenak jende gehienari helaraztea.